Ez zuten erantzun




-Liburuaren izenburua: Ez zuten erantzun

-Idazlea: Oier Santos

-Argitaletxea: Erein

-Argitalpen data: 2012. urtean



   Liburu honetan, hemezortzi urte inguru dituzten gazte koadrila baten istorio bitxia kontatzen da. Koadrila honetan 6 lagun aurkitzen dira, Ela, Danel, Jaitz, Garazi, Nikole eta Hodei deiturikoak. Hodei izan ezik, koadrilako kide guztiak, batxillergoa bukatu eta unibertsitatera abiatuko dira. Bertan, hainbat pasarte biziko dituzte, sexua, alkohola, bikote berrien sorrerak… erlazionatzen dituztenak.

   
   Hasiera batean, partaide guztien arteko harremana bikaina izango da, denak elkarrekin mantenduko dira eta momentu zoragarriak partekatuko dituzte. Baina harreman honek ez du berdin jarraituko ,izan ere, hondartzan antolatuko duten “festa beroan” gertatuko den zerbait, egoera zoriontsu eta iraunkora hondatzera etorriko da. Festa horretatik aurrera, dena aldatuko da, harremanak, jarrerak… Baina zer gerta daiteke horrelako harreman zoragarri bat apurtzeko? Eta, azkenean, arazo horiek konpontzeko gaitasuna izango dute? 


   Nire iritziari dagokionez, gertaerak kronologikoki kontatzen ez direnez, hasiera batean, pixka bat ulergaitza egiten da, hala ere, istorioa aurrera joan ahala gertaeren ordenari zentzua hartu eta erraz uler daiteke. Amaitzeko, pertsonaiak nahiko arruntak edo egunerokoak iruditu zaizkit. Horrek, haiekin empatizatzeko aukera eman dit, istorio barruan sentitzen nintzela trasmitituz. Beraz, orokorrean, liburua gustatu zaidala esan dezaket.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

BISERA GORRIA

Ezekiel, ohar kritikoa.

Bait-partikula