Nojud naiz, 10 urte eta dibortziatua

Liburuaren izenburua: Nojud naiz, 10 urte eta diborztiatua
Egilea: Nojud Ali (Delphine Minoui-ren laguntzarekin)
Argitaletxea: Erein
Itzulpena: Carmen Gisasola
Irudiak: Delphine Minoui

Nojud naiz, 10 urte eta dibortziatua Kharji izeneko herri xume baten bizi da Nojud, 10 urteko neskatila txikia. Bere etxeko gazteena da, kontuan izanda beste 5 anai-arreba dituela. Arratsaldero, amari galderak eta galderak egiten dizkio bere jaiotza eta txikia zeneko galderei buruz.

10 urte beterik dituela, egunero bezala etxera bueltatu da neskatila. Baina arazo batekin sartu da etxera oraingoan. Aitak esan dio bera baino hiru aldiz zaharragoa den gizon batekin ezkonduko dela. Nojud 10 urterekin ezkondu behar da. Txikiari, buruhauste itzelak ekarri dizkio aitaren ahotik irten diren hitzek. Arazo honen aurrean, Nojudek herritik alde egitea erabakiko du zerbait pentsatu nahian. Entzungo al dio edozeinek 10 urteko ume bati? Zer gertatuko da ezkontzarekin?

Iritzi bezala, esan dezaket liburu hau asko gustatu zaidala. Alde batetik, liburua irakurtzen hasi ahala, protagonistaren paperean sartzeko arazorik ez dagoelako, eta bestetik, emakume bat izateak lurralde horietan nolako arazoak dituzten irakasten duelako. Hortaz, liburua irakurtzea asko gomendatzen dizuet.

Ane
2020-01-30


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa