Krokodiloa ohe azpian
Izenburua: Krokodiloa ohe azpian. Egilea: Mariasun Landa Etxebeste. Argitaletxea: Alberdania. Pertsona arrunt bat da istorio honetako protagonista. Bere izena J.J da eta esan dezakegu bere bizitza oso aspergarria dela. Berak oso ohitura arruntak ditu, bere lanbidea arrunta da, bere lagunak arruntak dira, dena, esan dezakegu bizitza oso arrunt bat duela. Bera aspertuta dago bere bizitza hain errepikakorraz, baina egun batean ohetik jaiki eta krokodilo bat bere ohe azpian aurkituko du. Egoera arraro hori ikusita, eta daukan umore berezi horrekin, pozik jarri da egun arrunt bat izango ez duelako. Hasieran azalpen logiko bat aurkitzen saiatzen da, krokodiloa bere ohe azpira zelan heldu den pentsatuz, baina azalpen logikorik ez zuenez, pentsatzen hasten da mirari moduko bat izan dela, bere bizitza arrunt hori aldatzeko nahian. Orduan krokodiloa maskota moduan hartzea erabaki eta egurrezko etxetxo moduko bat egingo dio bere etxe barruan. Denborarekin konturatuko da krokodil