Aditu ordainpeko erremintak hitzaldi, elkarrizketa eta bestelako esaldiak transkribatu eta azpititulatzen ditu, euskaraz eta gaztelaniaz. Elhuyar taldeak Aditu plataforma informatikoa sortu du, ahozko hitzaldi, elkarrizketa eta bestelako esaldiak automatikoki, bota ahala, transkribatu eta azpititulatzeko, nola euskaraz hala gaztelaniaz. Jon Abril Elhuyarreko zuzendari nagusiak eta Igor Leturia Aditu proiektuaren arduradunak aurkeztu dute gaur goizean, ostegunarekin, Tabakalera Donostiako zentroan egindako ekitaldi batean. Beraien hitzetan, “hizketa-ezagutzaileak audio eta bideoak automatikoki transkribatzeko eta azpititulatzeko balio du”, eta esparru askotan erabili ahalko da: ikus-entzunezkoen eta hedabideen sektorean (dokumental eta saioen azpitituluak, elkarrizketen transkripzioa…), administrazio publikoan, pertsona eta makinen arteko elkarrekintzan, urritasunak dituzten pertsonen irisgarritasunean… Plataformak berak, gainera, ediziorako interfaze bat du, A