Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: ekaina, 2021

200 pertsonak "Linguae Vasconum Primitiae" irakurriko dute ostegunean, Bilbon

Irudia
200 pertsonak modu jarraituan irakurriko dute ostegunean, Bilbon, inoiz euskaraz argitaratutako lehen liburua, Bernat Etxepare baxenabartarraren "Linguae Vasconum Primitiae" (1545), txandaka eta ahoz gora, gutxi gorabehera sei orduz, Klasikoen Irakurraldiaren edizio berri batean.   08:00etan, Xabier Amuriza bertsolari eta idazleak abiatuko du ekitaldia Arriaga antzokian, Etxepareren klasikoaren lehen lerroak irakurriz. Hain zuzen ere, Amurizak berak ekarri du liburua.  Amurizaren lekukoa hainbat sektoretako 200 lagunek hartuko dute jarraian, 14:00ak arte "Linguae Vasconum Primitiae" irakurtzen bukatzeko. Mariasun Landa idazlea , pasadan urteko irakurraldian. Informazio iturria: Eitb.eus