Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2014

Nire amamaren garaian...

Haurtzaroa bergogoratzen

GAZTEA NINTZENEAN...

Hau da unitate honetan euskarako irakasgaian egindako proiektua. Familiako bati galdeketa bat egitean datza eta antzinako garaiei buruz informazioa biltzean. Espero dut zuen gustukoa izatea.
Irudia
Hemen daukazue nik eginiko picrossa. Espero dut zuen gustukoa izatea. Amaitzean zuen erantzuna zuzena den zihurtatu nahi baduzue, begiratu iruzkinetan.
Irudia
Ibis ermitaua aztertuta, V itxurako hegaldiaren biomekanika argitu dute Hamalau Ibis ermitau basatik osatutako taldea aurkitu eta, lehen aldiz, monitorizatu egin du ikertzaile-talde batek. Austrian eta Italian egin dute ikerketa. Ohi denez, hegazti migratzaileen taldeak V itxurako formazioa zeraman hegan egitean. Ikertzaileek 43 minutuz hegazti guztien posizioa, abiadura, norabidea, eta hegadak aztertu dituzte. Ondorioa? Uste, susmatu eta espero zitekeena: V itxurako formazio horren bidez, hegaztiek energia aurreztea lortzen dute. Ikertzaileek ikusi dute hegan egiteko orduan, hegaztiek gorputza posizio jakin batean jartzeaz gain, sinkronizatu egiten dutela hegaden mugimendua. Hegaztiek taldean egiten dute hegan, baina sarritan banan-banako mugimenduak egiten dituzte, tokiz aldatzeko eta hegada egokitzeko, ahalik eta abantaila aerodinamiko onena lortu arte. 

Picross

Irudia
Hemen daukazue nik sortutako Picross dibertigarri bat, ea marrazkia lortzen duzuen:

Picrossa

Irudia
Hau da nik eginiko picrossa, ea irudia lortzen duzuen: Laguntza behar baduzue edo emaitza jakin nahi baduzue, begiratu iruzkinetan.

PICROSS

Pikross

Hemen daukazue nire pikross lana, suerte:

PICROSS

Irudia

Rosetta

Irudia
2011ko ekainetik lozorroan egon ondoren, berriro jarri da martxan  Rosetta  zunda. 2004eko martxoan jaurti zuen ESAk, Europako Espazio Agentziak, aurtengo azaroan 67P/Churyumov-Gerasimenko kometara iristeko helburuarekin. Bidean Lurraren eta Marteren grabitate-bultzada jasotzeko diseinatu zuten ibilbide osoa, eta, horren barruan, lozorroan sartzeko tartea ere aurreikusi zuten. Informazio iturria:  http://zientzia.net/artikuluak/ceres-planeta-nanoak-ur-lurrunezko-zorrotadak/

Marmoka, robot egalaria

Hegan egiten duen marmoka-itxurako robot bat egin dute New Yorkeko Unibertsitateko ingeniari batzuek. Oso egonkorra da, eta erraza da haren hegaldia kontrolatzea. Albiste hori ikusita, gogoeta egin dugu hegan egitearen sekretuei buruz. Aireratzea, airean irautea, egonkortzea eta hegaldiaren norabidea kontrolatzea; ingeniaritzaren arte bat da. Informazioa: www.zientzia.net

PICROSS

Irudia

Picross

Irudia
Ea picrosseko irudia zein den asmatzen duzuen. Laguntza behar baduzu iruzkina begiratu.

Picross

Irudia
Hemen daukazue nire picross ia egitea lortzen duzuen.

Ultzerak diagnostikatzeko modu berria

            Ultzera diagnostikatzeko metodo seguru eta ez-inbasibo bat garatu dute Hego Danimarkako Unibertsitatean. Urdailean ultzera eragiten duen bakterioa fluoreszente bihurtzen duten molekula bat garatu dute, horri esker, ez da beharrezkoa tresneriarik sartzea urdailera, lagin bat hartu eta analizatzeko. Ikertzaileek adierazi dutenez, haiek garatutako metodoa erabat zehatza da, pazientearentzat erosoa, eta, gainera, diagnostiko goiztiarra egiteko aukera ematen du. Hala, diagnostikoa goiz eginda, ultzera sortzea ez ezik, minbizia garatzea ere prebeni daiteke.

Vejdovskybathinella vasconica

Goikoetxe haitzuloan, orain arte ezagutzen ez zen krustazeo-espezie bat identifikatu dute Espainiako Natura Zientzien Museoko ikertzaileek. Krustazeo horiek 0,5-1 mmizaten dituzte eta putzuetan, iturrietan... Bizidira

Picross

Irudia
Hemen daukazue gure matematikako lana, picross deiturikoa. Saiatu egiten:

Prikros

Irudia
Hemen daukazue nik sortutako prikosa. Ziurrena bikain egingo duzuela da, baina bestela erantzuna iruzkinetan jarri dut. Aurrera ba!

ITZULPEN AUTOMATIKOAREN MAGIA ETA MUGAK

Irudia
Definizioz, hizkuntza batetik bestera itzultzen duen sistema informatikoa da itzulpen automatikoa; itzulpen-prozesuan zehar gizakiak parte hartu behar izan gabe ematen du itzulpena. Automatikoki sortzen den itzulpen hori testuak ulertzeko edo itzultzeko baliabide gisa erabil daiteke.                   

ZENBAKIAK ETA ZENBAKI MOTAK

Zenbakiak hobeto ezagutzeko, hemen daukazue bideo entretenigarri bat:

Auto teledirigituen lehiaketa

Irudia
San Pankrazio eguna berezia izaten da Mondragon Unibertsitatean, batez ere, Ingeniaritza Eskolako 5.mailan dauden ikasleentzat. Festa- eta lehiaketa-eguna izaten da. Aurten, erronka berri bat proposatu diete ikasleei, lehiaketa berri bat: miniauto telegidatu bat sortzea. Berek diseinatu eta egin behar izan dute autoa, eta, ondoren, lasterketa batean lehiatu behar izan dira. Honen bitartez, ikasteko beste modu bat sortu dute baina modu dibertigarri batean.

Koman dauden pazienteen garun-funtzioak neurtzeko bide berria

Irudia
Lehenago eginiko ikerketa batzuetan ikusi da  koma egoeran dauden pazienteetan garunaren asalduraren bat egon litekeela eta, hori abiapuntutzat hartuta, sareen analisia egin du ikerketa-taldeak.  Pazienteen garun-funtzioetan gertatzen diren anomaliak neurtzeko modu berri bat aurkitu du BioGurutzetako Neuroirudi Konputazionalaren taldeak eta Dante Chialvok , Ikerbasqueko ikertzaileak. Traumatismo kraneoentzefaliko baten ondorioz koman dagoen gaixoaren burmuinak zein kalte izan duen jakiteko bi markatzaile aurkitu dituzte erresonantzia magnetiko funtzionala erabilita.   Frontiers in Neuroinfromatics  aldizkarian argitaratu dute  ikerketa , eta, egileen esanean, aurkikuntzak gaixo horien diagnostiko zehatzagoa egiten lagunduko du, pronostikoa hobetuko du, eta, bide batez, komatik irteten denean pazientea nola egongo den  adieraz dezake.

Zientziari buruzko berria

Irudia
Hau da nik aurkitutako zientziari buruzko berria. EGUZKI-SISTEMAZ KANPONKO 28 NEUTRINO DETEKTATU DITUZTE ANTARTIDAN Joan den azaroaren 22ko  Science  aldizkariak historiarako geratuko den ekarpen baten berri eman zuen: eguzki-sistemaz kanpoko 28 neutrino detektatzea lortu dute Antartikan. Neutrinoak nonahi daude (milaka milioik zeharkatzen gaituzte segundoro), baina elektrikoki neutroak dira, eta apenas elkarreragiten dute gainerako materiarekin; ondorioz, sekulako erronka teknologikoa izan da haiek detektatzea. Eguzki-sistemaz kanpokoen seinale bakarra 1987an jaso zen, eta, harrezkero, deus ez.

Proteinen egitura inoiz baino xeheago

Proteinen egitura inoiz baino xeheago bereizteko teknika bat garatu dute CIC nanoGUNEn.  Eskala nanometrikoan, 100 aldiz baino gehiago handitzen du ohiko teknikaren bereizmena. Teknika berriarekin 30 nanometro eta attogramo bat ( 10 -18  g) baino gutxiagoko bereizmena erdietsi dute ikertzaileek, eta gai izan dira, esaterako, 24 proteinaz osatutako ferritina konplexuaren alfa-helize egiturak ikusteko.

IRITSI DA USB 3.0

Irudia
USB konexioaren hirugarren belaunaldia aurkeztu zuten urtarrilean Las Vegasen. USB 3.0 konexioa erabiltzen duten produktuak aurkeztu zituzten. Aurreko bertsioa, USB 2.0, zortzi urtez izan da nagusi munduko ordenagailuetan, baina adituek espero dute bertsio berriak aurten bertan hartzea haren tokia. Bi bertsioen arteko alderik handiena datuen transmisio-abiadura da. USB 2.0 bertsioak segundoko 480 megabit transmiti ditzake, eta USB 3.0 bertsioak, berriz, 4,8 gigabit; hau da, hamar aldiz azkarragoa da. Esaterako, DiVX formatuan gordetako 40 filmek 25 GB-eko memoria behar dute, eta, egin duten publizitatearen arabera, USB berriak 70 segundoan transmitituko ditu gutxi gorabehera. Gaur egungo USBak 14 minutu inguru behar ditu horretarako, eta lehen bertsioak 9 ordu eta erdi.

ESAren hiru sateliteak

Irudia
ESA agentziak hiru satelite,   Swarm misioaren satelite-konstelazioa , espazioratu ditu, eta, haien bidez, lau urtez aztertuko du Lur planetaren inguruko eremu magnetikoa. Hiru sateliteak berdinak dira, eta hirurak poloen gaineko orbitatan jarri ditu ESAk. Baina hirurak orbita ezberdinetan daude.