Koman dauden pazienteen garun-funtzioak neurtzeko bide berria

Lehenago eginiko ikerketa batzuetan ikusi da koma egoeran dauden pazienteetan garunaren asalduraren bat egon litekeela eta, hori abiapuntutzat hartuta, sareen analisia egin du ikerketa-taldeak. 

Pazienteen garun-funtzioetan gertatzen diren anomaliak neurtzeko modu berri bat aurkitu du BioGurutzetako Neuroirudi Konputazionalaren taldeak eta Dante Chialvok, Ikerbasqueko ikertzaileak. Traumatismo kraneoentzefaliko baten ondorioz koman dagoen gaixoaren burmuinak zein kalte izan duen jakiteko bi markatzaile aurkitu dituzte erresonantzia magnetiko funtzionala erabilita. 

Frontiers in Neuroinfromatics aldizkarian argitaratu dute ikerketa, eta, egileen esanean, aurkikuntzak gaixo horien diagnostiko zehatzagoa egiten lagunduko du, pronostikoa hobetuko du, eta, bide batez, komatik irteten denean pazientea nola egongo den  adieraz dezake.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

BISERA GORRIA

Bait-partikula

Ezekiel, ohar kritikoa.