BISERA GORRIA

Bisera gorria; Antton Kazabon, Erein, 2018.

Bisera gorria Liburu honetako protagonista Eneko izeneko mutil gazte bat da, eta istorioan zehar udan gertatutakoa kontatzen du. Udako egun batean Enekoren lagun mina, Martina, desagertu egiten da. Arratsalde hartan beltzez jantzitako gizon bat ikusi zuen eta desagerpen horren susmagarria izango da.

Hilabete bat igaro ondoren, Martina agertu barik jarraitzen du, egunero herritar talde bat aterako da Martinaren arrasto bat aurkitzera. Aita Otsamendiko kobazuloan sartuko da eta bertan kainabera zahar bat aurkituko du eta bertatik kainaberarekin aterako da. Dirudienez Erramunena da, Erramun duela 12 urte desagertutako gizona da, eta desagertuta jarraitzen duena. Bilatzen jarraituko dute baina asteak igarota bilatzeari utziko diote.

Aste bat beranduago Enekoren lagun batzuk, fantasma itxurako gizon bat ikusiko dute, dirudienez, egun hartan Enekok ikusi zuen gizonaren antzekoa. Egun euritsu batean Eneko eta bere lagunekin batera fantasma ikusiko omen dute, ondoren Martinaren bisera gorria aurkituko dute. Hau aurkitu ondoren, herritarrek gogoeta handiagoa jarriko diote Martina aurkitzeko. Aurkitu ahalko dute Martina? Beltzez jantzitako gizona bahitzailea izango ote da?

Niri liburu hau asko gustatu zait, alde batetik ez da bat ere zaila irakurtzeko, kapitulu motzak ditu, eta oso azkar irakurtzen da. Liburuan zehar sentimendu nahasketa ugari aurki ditzakegu: poza, urduritasuna, larritasuna, tentsioa... Beraz guztiz gomendatuko nukeen liburu bat da eta merezi duela uste dut. Liburu motzak irakurtzea gustuko duenari bi aldiz pentsatu gabe liburu hau gomendatuko nioke.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa