Idazlea: Miren Agur Meabe

Argitaratze eguna: 2006, urria

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Bizi taupadak


Liburu honetako protagonistak Jon Iturri Mendieta izena du eta Bilboko 13 urteko mutil gazte bat da. 1936.urtean gertatutako gerrarengatik bere gurasoek, osabarengana urte bat igarotzera bidaltzea adosten dute, gerratik alde egiteko eta horrela babestuta egoteko. Bere bertako osaba farozaina da, eta istorioan zehar gure protagonistari itsasoko sekretu eta istorio ugari kontatuko dizkio.


Arratsalde baten arroketan neska oso jator bat ezagutuko du eta harekin oso gustora egongo da, baina arratsalde pasa daudela gizon arraro batek etxera eramango du neska. Neska horrez gain, herri hartan lagun asko ezagutuko ditu eta haiekin duen laguntasuna istorioan zehar ikusten joango da.



Istorioa aurrera joan ahala, urrunetik gerra zelan ikusten duen ikusiko da, eta Jonentzat berri txarrak heltzen hasiko dira, bere herrira gerra helduko da, eta bere aita guduan sartuko baita. Horrez gain, osabak ere arazoak izango ditu, errepublikanoek faroa kenduko nahi diote eta haiekin arazo larriak izango dituzte bai osabak eta bai Jonek. Zer gertatuko da neskarekin, eta faroarekin? Bueltatuko ote da Jon etxera?




Niri liburu hau asko gustatu zait, ez nuen uste gerra bati buruzko liburu bat gustatuko zitzaidanik espero, baina liburu honek harritu nau, hasieratik interesgarria iruditu zait; gutxi gorabehera nire adineko mutil batek kontatzea irakurtzeko errezagoa egiten zait, eta nire adineko edozein gazteri gomentatuko nioke.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa