Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2018

Nola da posible urez betetako poltsa bat zulatzea eta urik ez kanporatzea?

Irudia
Hipotesia : Nire ustez, edozein poltsa zulatzerakoan ura irtengo da ,izan ere, urak poltsan presioa egiten du beraz,  zulatzerakoan poltsa apurtuko da , ur guztia kanporatuz. Zer behar dut ikerketa egiteko? Materialak eta metodoa: Materialak: - Zip-up poltsak (hozkailuan sartzeko poltsak) ,ezinbestekoa da era horretako poltsak erabiltzea. -Arkatzak. -Ura. Metodoa: -Bete poltsa urez (erdiraino, gutxi gorabehera, eta itxi). -Zulatu poltsa arkatz biribil batekin. Arkatzak oso ongi zorroztua egon behar du, eta ahalik eta zuzenen sartu behar da, poltsari ahal bezain zulo txikiena egiteko. -Kontu handiz, egin gauza bera gainerako arkatzekin. -Poltsa ez da apurtzen eta ez da urik ateratzen! Zer gertatu da? Behaketa eta datu-bilketa: Nola da posible? (azalpen zientifikoa): Plastikozko poltsak polimeroz eginda daude: polimeroak, molekula kate malguak dira, eta malgutasun horri esker , plastikozko poltsak elastikotasuna lortzen dute. Poltsa ur

Bartzelonako Euskal Etxeak Euskaraldiarekin bat egin du

Euskaraldiaren ekimena Euskal Herriko mugetatik kanpo ere zabaldu da. Gure hizkuntza beste toki batzuetan ikasten ari direnak ere ahalegin berezia egiten ari dira egun hauetan. Bartzelonako Euskal Etxeak bat egin nahi izan du ekimenarekin, eta bertan ikasten duten ia 100 ikasleekin ariketa bereziak egiteaz gain, egun hauetan tabernako bezeroekin euskara erabiliko dute. Horretaz gain Euskal Herria Sona, euskal musikaren 18. jaialdia egiten ari dira egun hauetan ere. Iturria

Mastodon.eus euskaraz dagoen sare sozial berria.

Irudia
Mastodon sare sozialak bi milioi erabiltzaile baino gehiago ditu mundu osoan, eta Twitter, Facebook eta beste sare sozial batzuen aldean sare deszentralizatua da. Milaka Mastodon daude, bakoitza komunitate batek sortua da eta komunitate horiek lotuta daude".  Interneteko euskal komunitateak Mastodon.eus sare sozialaren euskal instantzia sortu berri du, eta azalpenak Josu Waliño PuntuEUS fundazioko kideak eman ditu. Mastodon.eus  Iturria Bideoa

Ahotsa. eus webgunea, Abbadia saria jasoko du urte honetan

Irudia
Abbadia saria urte honetan ahotsak.eus webguneari emango zaio. epaimahaiak aho batez hala proposatuta. Azaroaren 30ean jasoko dute saria webgunearen arduradunek, 19:00etan, foru jauregian. 2000. urtean ahotsak.eus, proiektua kanporatu zuten, herri hizkerak bildu eta hedatzeko. Proiektuaren jabea Badihardugu Euskara Elkartea da.

Zer gertatuko da edalontzi baten kartulina jarrita buruz behera jarriz gero?

Irudia
Galdera nagusia: Zer gertatuko da edalontzi baten kartulina jarrita buruz behera jarriz gero? Hipotesia : Nire ustez, edalontziko ura eta kartulina behera jausiko dira, izan ere, eskua kentzean presio gutxiago izango du. Materiala : Edalontzi bat. Kartulina bat. Ura. Airea. Prozedura : Edalontzia urez bete Goikaldean kartulina bat jarri. Edalontziari buelta eman. Datuak: https://drive.google.com/open?id=1_1GAF5KwBkmZLjzIDhp-prQM_COGT8cS Ondorioa : Esperimentu honekin zera ondoriozta dezakegu: Edalontziari buelta ematerakoan kartulinarekiko airearen presio atmosferikoa urarena baino handiagoa dela. Informazio-iturria: Enciclopedia juvenil de las ciencias naturales/ La tierra, planeta azul-ll

Korrikak Gares eta Gasteiz lotuko ditu apirilaren 4tik 14ra

     Korrikak Euskal Herri osoa zeharkatuko du, 2019ko apirilaren 4an Garesen (Nafarroan) hasi eta 14an Gasteizen (Araban) bukatuta, “Klika” leloarekin.      Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak Donostiako San Telmo museoan egindako agerraldian esan zuenez, hasierako helburu bikoitzari eusten dio Korrikak: babes ekonomikoa lortzea eta euskararen aldekotasuna sustatzea.      Asier Amondo Korrikaren arduradunak lasterraldiari buruz hitz egin du, eta aurtengo leloa azaldu du: «Klika egitea aukera bat hartzea da, euskararen aukera hartzea». Gainera, konpromisoak hartzeko garaia dela esan du Amondok. informazio iturria:  https://www.eitb.eus/eu/gaztea/korrika/osoa/5973602/21-korrikak-gares-eta-gasteiz-lotuko-ditu-2019ko-apirilaren-4tik-14ra/

Aire beltza

Irudia
Fernandez Paz, Agustin: Aire beltza, Elkar, 2004 . Liburu honen protagonistak Victor eta Laura izeneko neska-mutilak dira. Hauek psikiatriko batean lan egiten dute. Bertara Laura izeneko neskato berri bat joango da. Laurak “gaixotasun” oso berezi bat dauka. Denbora guztian bere izena folio baten idazten du eta psikiatrikoan Victorrekin hasiko da. Victorrek Lauraren inguruan ez zekien ezer eta bere bizitzaren inguruan zerbait esateko esan dio. Laurak kondaira zahar bat kontatuko dio. Laura herri txikitxo batean bizi izan zen eta kondairak zioenez, kondairako gizona itzartuz gero gauza txarrak eta amets gaiztoak izango zenituzke. Eta hala egin zuen,  Laurak gizona itzartu zuen eta horrelako gauzak pasatzen hasi zitzaizkion. Horregatik jendea hiltzen hasi zen. Victor kondaira hori aztertzen hasiko da eta herrian zegoela… Zer egingo dio Laurak Victorri? Nire ustez, liburu hau arina da irakurtzeko, esaldia motzak eta kapitulu motzak dituelako, ezinezkoa da galtzea. Gainera pertson

Suzko bola eskuen artean

Irudia
Ikerketa galdera: Ba al dago, sua eskuan hartzeko modurik err gabe? Hipotesia: Nire ustez, ezin dugu sua eskuekin hartu izan ere, suak, oxigenoa kontsumitu egten du eta eskura gerturatutakoan, hau ere kontsumitu egiten du eta erre egin garela esaten dugu. Materiala: - Eskuak dexinfektatzeko likidoa - Sua - Algodoia Prozedura: Ondorioa: Sua eskuekin hartzea posiblea da, izan ere, eskuak desinfektatzeko likidoak, etanol ehuneko altu bat eta ura du. Etanola, oso sukoia da da beraz, etanola kontsumitzen den bitartean, urak eskua babesten du. Honi, "llama fria" ere esaten zaio. 

Euskararen erabilera bultzatzeko baliabide berriak aurkeztu dituzte

Irudia
Euskararen erabilera bultzatzen jarraitzeko, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak tresna sorta berri bat aurkeztu du Donostian. Elhuyar Hiztegiaren bertsio berria (Interneteko konexio gabe, gailu mugikorretan erabiltzeko aukera eskaintzen duena), bederatzi hiztegi terminologiko, Hiztegibar ‘plug in’-a eta ‘Hizketa ereduak’ argitalpe naren aplikazioa gailu mugikorretarako. Informazioa:  https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/5388428/euskararen-erabilera-bultzatzeko-13-baliabide-aurkeztu-dituzte-donostian/ Argazkia : https://www.naiz.eus/media/asset_publics/resources/000/470/402/news_landscape/dobaran.jpg?1518093572

Elurte Amaiezina

Irudia
Egilea : Agustin Fernandez Paz Izenburua : Elurte amaiezina Elkartea : Elkar Argitaratze Data : 2015 Bost pertsonako koadrilatxo bat txangoan mendira joaten dira neguko egun ilun eta hotz batean. Gaua ostatu batean pasatuko dute baina elurraren eta haizearen ondorioz isolatuta geratuko dira, ezer gabe, hau da, argindarrik gabe, telefonorik gabe… Denbora nola pasatu pentsatzen ari direla, kideetako bati beldurrezko istorioak kontatzea bururatzen zaio eta hori egingo dute; mendi punta batean, ostatu ilun batean, argindarrik gabe, beldurrezko istorioak kontatzen hasiko dira. Bat-batean ostatu horretan zerbait pasatzen ari zela susmatuko dute, baina zer izango ote da? Zer gertatuko da bertan? Irtetea lortuko al dute? Egia esanda, hasiera batean ez zait liburua asko gustatu, eta horregatik asko kostatu zait istorioarekin jarraitzea, baina behin bertan sartuta liburua oso azkar irakurtzen dela esan daiteke. Liburuaren erdialdean istorioa oso interesgarri jartzen da et