Nola da posible urez betetako poltsa bat zulatzea eta urik ez kanporatzea?


Hipotesia:

Nire ustez, edozein poltsa zulatzerakoan ura irtengo da ,izan ere, urak poltsan presioa egiten du beraz,  zulatzerakoan poltsa apurtuko da , ur guztia kanporatuz.


Zer behar dut ikerketa egiteko? Materialak eta metodoa:


Materialak:
- Zip-up poltsak (hozkailuan sartzeko poltsak) ,ezinbestekoa da era horretako poltsak erabiltzea.
-Arkatzak.
-Ura.


Metodoa:

-Bete poltsa urez (erdiraino, gutxi gorabehera, eta itxi).

-Zulatu poltsa arkatz biribil batekin. Arkatzak oso ongi zorroztua egon behar du, eta ahalik eta zuzenen sartu behar da, poltsari ahal bezain zulo txikiena egiteko.
-Kontu handiz, egin gauza bera gainerako arkatzekin.

-Poltsa ez da apurtzen eta ez da urik ateratzen!

Zer gertatu da? Behaketa eta datu-bilketa:










Nola da posible? (azalpen zientifikoa):

Plastikozko poltsak polimeroz eginda daude: polimeroak, molekula kate malguak dira, eta malgutasun horri esker , plastikozko poltsak elastikotasuna lortzen dute. Poltsa urez beteta dagoenez , plastikoak presioa jasaten du, eta, egoera horretan, zerbaitekin zulo bat egitean, polimeroa zulo horren inguruan bere monomero katea berregiten saiatzen da eta, horrela, ez du ia tarterik uzten arkatzaren eta poltsaren artean. Beraz, poltsa ez da apurtzen eta ura ez da ateratzen.  



Informazio-iturria: http://www.esperimentuak.eus/esperimentuak/

Argazkia: http://www.esperimentuak.eus/wp-content/uploads/2016/06/Agujerear_bolsa.jpg






Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

BISERA GORRIA

Ezekiel, ohar kritikoa.