Korrikak Gares eta Gasteiz lotuko ditu apirilaren 4tik 14ra

     Korrikak Euskal Herri osoa zeharkatuko du, 2019ko apirilaren 4an Garesen (Nafarroan) hasi eta 14an Gasteizen (Araban) bukatuta, “Klika” leloarekin.

     Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak Donostiako San Telmo museoan egindako agerraldian esan zuenez, hasierako helburu bikoitzari eusten dio Korrikak: babes ekonomikoa lortzea eta euskararen aldekotasuna sustatzea.

     Asier Amondo Korrikaren arduradunak lasterraldiari buruz hitz egin du, eta aurtengo leloa azaldu du: «Klika egitea aukera bat hartzea da, euskararen aukera hartzea». Gainera, konpromisoak hartzeko garaia dela esan du Amondok.


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa