Arabako binakako bertsolari txapelketa
Arabako binakako bertsolari txapelketa Maiatzak 22an, arratsaldeko 17:30ean, Arabako binakako bertsolari txapelketaren finala jokatu zen. Final honetan, hiru bikote egon ziren; hain zuzen, Iñaki Viñaspre-Unai Anda, Martin Abarrategi-Manex Agirre eta Manuel Bendala-Oihane Perea. Bertsolari elkarteak dioenaren arabera, hiru bikoteetako kide bat Arabako Bertsolari Txapelketako azken hiru edizioetako txapelduna izan da, eta beste kidea, lehiatuko den lehen finalean dago. Maiatzaren 17an hasi zen txapelketako bidea, bederatzi bikote lehiatu ziren bertan, gero, finalaurrekoan sei bikote ibili ziren lehian, eta finalera, lehen ahipatutakoak heldu dira. 1984an izan zen txapelketa honetako lehen edizioa, eta dagoeneko, 37 lehiatu dira. Informazio iturria: eitb.eus Bi hitzak: Heren: Zerbaiten hiru zati berdin Herren: Hanka edo zangoetariko batean gaitzen bat duena. Sin.: Koxu.