Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: otsaila, 2019

Banderaren jolasa

Irudia

Mendi puntatik laborategira

Irudia

Udalekutako irabazleak!

Irudia

Izoztutako lakuaren proba

Irudia

Giza piramidea eraikitzen

Irudia

Urarekin bustitzen ez den papela!

Ikerketa galdera:  - Zer gertatuko da barruan papera duen edalontzi bat urez beteriko edalontzi batean sartzean? Hipotesia:  - Nire iritziz argi paper zatia busti egingo dela, izan ere, edalontzi txikia handian sartzean urez beteko da eta horrela papera ere busti egingo da.  Materiala:  - Edalontzi txiki bat - Edalontzi handi bat (urarekin) - Papera Prozedura:  - Edalontzi txikian paper zatitxo bat sartu. - Edalontzia urarekin beteta dagoen edalontzian sartu. - Bertan murgilduta mantendu. - Edalontzi txikia, handikik atera eta emaitza ikusi. Bideoa:  https://drive.google.com/open?id=1u06Bdjdw95LbY9WzWvGAJPx31rt4vf96 Ondorioa:  - Honekin guztiarekin ondoriozta dezagu, ikusi bezela papera ez dela bustitzen, hau da, papelak ez du ura ikutzen, izan ere, edalontzi txikiak airea duenez, zuzenean uretara sartzean urak ez dauka nora joan horregatik edalontzi txikira sartzen saiatzen da baina ezin du. Horrez gain, airea eta uraren arten kapa bat  sort

MUTUALDIAK ESATEKO DUENA

Irudia
Ezkorrenek diote pikutara doala; euskarazko bikoizketa, gainbehera etengabean, desagertze bidean dela. Eta baikorrenek baino, indartsuenek, itxaropentsuenek, egoera serio mahai gaineratzeko unea heldu dela. Berri batek piztu du gaia atzera: Bieuse Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteko kideak greban daude, ofizioaren prekarietatea eta lan eskasia salatzeaz nekatuta. Urteak daramatzate sektorearen makalaldiaz ohartarazten, baina nahikoa dela esateko unea iruditu zaie. Auzia, ordea, langile gisa bizi duten egoera makurraz harago doa: zer dago euskarazko bikoizketa ahultzearen atzean? Hizkuntza komunitateak zer du jokoan?

Zer geratzen da maizena eta ura nahastean?

Ikerketa galdera:  Zer geratzen da maizena eta ura nahastean? Hipotesia:  Nire ustez, bien artean likido arrunt bat besterik ez da sortuko. Materiala:  - Plater bat - Maizena - Ura Prozedura:  - Platerrean maizena eta ura jarri - Ondoren, biak nahastu eskuekin edo dena delakoa - Azkenik, sustantzia zelakoa den frogatu Frogaketa:  Bideoa (1) Bideoa (2) Ondorioa:  Sorturako sustantzia Fluido ez-newtondar deitzen da. Honen biskositatea aldatu egiten da aplikatzen zaion tentsioaren arabera, hau da, indarra aplikatutako norabidean deformatu egiten da. Ondorioz, fluido ez-newtondar batek ez du biskositate zehatz eta jarrai bat, beste fluido newtondarrak ez bezala. Horregatik, presioa arin aplikatzean fluido hori egoera solidora pasatzen da, baina ez badiogu indarrik aplikatzen egoera likidora bueltatuko da.

Familiei euskaraz aritu eta bizitzeko aukerak eskaintzen dizkien iniziatiba

Irudia
Nahiz eta Barakaldon 20.000 pertsona euskaldunak izan, Gaztelanian hitz-egiteko joera dute. Badira ordea hori aldatu nahi duten pertsonak lanean, asko Gurasoak dira eta horregatik 'Gurasolagun' dinamikan parte hartzea erabaki dute. "Gurasolagun"-en helburua, beraien seme-alaben ingurunea euskalduna izatea da, haiek ere euskaraz bizi nahi dute eta. Euskara maila ezberdina duten gurasoak biltzen dira haurrekin astean behin, eta lotsak kentzen dituztenean, beraien artean hitz-egiten hasten dira. Informazio-iturria: eitb.eus
Ikerketa galdera: Zer gertatuko litzateke baso bat urez beteta dagoenean eta basoaren tapan papel zati bat jarriz gero buelta ematen badiogu basoari? Ura jausi egingo da? Hipotesia: Nire ustez, ez da ezer gertatuko zeren eta basoaren tapak bentosa egingo du urarekin eta horren ondorioz ura bertan itsatsiko da eta ez da ura jausiko bazotik. Materialak: - Kristalezko edalontzi handi bat - Ura - Kartoia/ papel gogorra Prozedura: 1. Kristalezko edalontziari ura bota edalontzia guztiz beteta egon arte 2. Kristalezko edalontziari kartoia/papela jarri tapa bat izango balitz bezala 3. Edalontziari buelta eman. Bideoa: Ondorioa: Orrian bi indar jardun dute: uraren pisuak eta presio atmosferikoak. Edalontzia beherantz jartzerako orduan, presio atmosferikoa handiagoa denez kartoiari gorantz bultza egiten dio. Kartoiak jasatzen duen presio atmosferikoa handiagoa da uraren presioa baino eta horren ondorioz, edalontzitik ura ez jauztea lortzen dugu.

Txillardegi

Irudia
   Omenaldia AEK-k antolatu zuen, baina horren ardura partekatu zuen  Jakin aldizkariko arduradunekin eta EHU Euskal Herriko Unibertsitatekoekin. Dabilen Pentsamendu bilduma sortu dute, eta aurreneko alea Txillardegiren biografia bat da, Miren Rubio kazetariak idatzitakoa.      Laurehun lagun bildu ziren atzo Donostian AEK-k eta Korrikak Jose Luis Alvarez Enparantza  Txillardegi- ri eginiko omenaldian, Musikene Euskal Herriko goi mailako musika ikastegian. Han, Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak nabarmendu zuen euskara batuaren alde Txillardegik eginiko lana, eta horrek euskararen alfabetatzeari ekarri ziona: «Euskararen historian baldin badago gauza oinarrizko bat, hori da estandarra sortu izana: euskara batua». Korrikaren aurtengo leloa gogoan hartuta, Txillardegik beste alor batzuetan egindako « klikak »ere gogoratu zituen.

Zer gertatuko da puxika bat hainbat txintxeta gainean jartzerakoan?

Ikerketa galdera: Zer gertatuko da puxika bat hainbat txintxeta gainean jartzerakoan? Hipotesia: Nire ustez puxika txintxeten gainean jartzerako puxika lehertu egingo zen. Materiala: Txintxetak Puxika Prozedura: Puxika puztu. Txintxetak mahai gainean jarri. Azkenik puxika txintxeten gainean jarri. Datuak: Ondorioa: Puxikarekin txintxeta batean presioa aplikatzerakoan puxika lehertu egingo da, izan ere indar guztia puntu txiki batean kontzentratu egiten da. Baina txintxeta askoren gainera presioa aplikatzerakoan indar guztia, txintxeten azalera guztitik sakabanatzen da eta ondorioz presioa txikiagoa da eta puxika ez da lehertzen.