Txillardegi


   Omenaldia AEK-k antolatu zuen, baina horren ardura partekatu zuen Jakinaldizkariko arduradunekin eta EHU Euskal Herriko Unibertsitatekoekin. Dabilen Pentsamendu bilduma sortu dute, eta aurreneko alea Txillardegiren biografia bat da, Miren Rubio kazetariak idatzitakoa.

Donostiako Musikenen atzo eginiko ekitaldia.     Laurehun lagun bildu ziren atzo Donostian AEK-k eta Korrikak Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-ri eginiko omenaldian, Musikene Euskal Herriko goi mailako musika ikastegian. Han, Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak nabarmendu zuen euskara batuaren alde Txillardegik eginiko lana, eta horrek euskararen alfabetatzeari ekarri ziona: «Euskararen historian baldin badago gauza oinarrizko bat, hori da estandarra sortu izana: euskara batua». Korrikaren aurtengo leloa gogoan hartuta, Txillardegik beste alor batzuetan egindako «klikak»ere gogoratu zituen.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

BISERA GORRIA

Ezekiel, ohar kritikoa.