Ohar kritikoa - Ezekiel
-Idazlea: Josune Osoro -Izenburua: Ezekiel -Argitaletxea: Elkar -Lehen argitalpen urtea: 2009ko iraila Ezekiel, bere ama eta arrebarekin bizi den 14 urteko mutil bat da eta berak bere lagunekin egiten duen apustu bat da liburu honetako arazo eta pasarte guztiak lotzen dituen argumentua. Arratsalde batean, protagonistaren lagun koadrila, lau gaztez osatua, nesken inguruan hitz egiten hasten da. Eta halako batean, guztien artean inoiz neska bat muxukatu ez dutela onartzean, gai honen inguruko apustu bat egitea erabakitzen dute; nork musu eman lehenengo neska bati, hark irabaziko. Horretarako, bakoitzak bere nesken zerrenda egiten du, eta hara nondik, lau zerrendetan lehenengo izena berdina ateratzen da, Elena. Baina honetaz gain, bakoitzak bere intentzio eta trikimailu propioak ditu eta konpetibitate handia, gezurrak eta gauzak izkutatzearen ondorioz, gazteen nortasuna eta orientazio