URTEBETE ITSARARGIAN
Egilea: Miren Agur Meabe
Argitaletxea: Elkar.
Urtea: 2006.
Diseinua: Borja Goitia.
Azaleko irudia: Juan Luis Landa.
Jon, hamahiru urteko gaztea, Bizkaiko herri txiki batera doa, Garraitzetara hain zuzen ere. 1936ko uda da, gerra hasi berri da, eta Bilbon gerraren hotsak aditu orduko, gurasoek osaba batekin bidaltzen dute, han seguruago egongo delakoan. Osabaren bizibidea berezia da: farozaina. Baina gerra iristen da bertara ere, zoriona bat-batean zapuztuz. Berri txarrak hasten dira: aita gudara, errepresioa, bonbardaketak. Jonen haurtzaro zoriontsua bukatu da, eta hilabeterako egonaldia urtebetez luzatzen da, gerra amaitu arte. Tartean protagonista gazteak lagun berriak egiten ditu eta beste batzuk galdu ere bai.
Urte horretan aldatzen ikusten ditu bere burua, bere bizitza eta bere ingurua: maitasuna eta gorrotoa ezagutuko ditu, gizakiak duen onena eta txarrena, baita herri baten sufrimendua eta itxaropena ere.
Beraz, kontakizun entretenigarri baten bidez, gerrari buruzko informazioa ematen da liburu honetan. Gaia, berez, garratza izanik ere, kontakizuna arina eta gozoa da.
Istorio honetan dena ez da fikzioa, gertaera historikoak ere tartekatzen dira, esaterako Gernikako bonbardaketa, euskarazko lehen egunkaria, politikako kontuak eta abar. Liburu entretenigarria benetan. Nire ustez, idazleak Gerra zibila gazteei hurbiltzea bete-betean lortzen du. Gerra ulertzeko pausu bat ematen du.
Hau da, sekulako gertaera handia pertsona txiki baten begietatik kontatuta.
DBH-4(2014-11-28)
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina