Ohar kritikoa - Ezekiel
-Idazlea: Josune Osoro
-Izenburua: Ezekiel
-Argitaletxea: Elkar
-Lehen argitalpen urtea: 2009ko iraila
Ezekiel, bere ama eta arrebarekin bizi den 14 urteko mutil bat da eta berak bere lagunekin egiten duen apustu bat da liburu honetako arazo eta pasarte guztiak lotzen dituen argumentua. Arratsalde batean, protagonistaren lagun koadrila, lau gaztez osatua, nesken inguruan hitz egiten hasten da. Eta halako batean, guztien artean inoiz neska bat muxukatu ez dutela onartzean, gai honen inguruko apustu bat egitea erabakitzen dute; nork musu eman lehenengo neska bati, hark irabaziko. Horretarako, bakoitzak bere nesken zerrenda egiten du, eta hara nondik, lau zerrendetan lehenengo izena berdina ateratzen da, Elena. Baina honetaz gain, bakoitzak bere intentzio eta trikimailu propioak ditu eta konpetibitate handia, gezurrak eta gauzak izkutatzearen ondorioz, gazteen nortasuna eta orientazio sexuala bezalako arlo potenteak jarriko dira kolokan, baita lagun taldearen arteko konfiantza ere…
Nire iritziaren inguruan, ezer gutxi esan dezaket; liburu hau idatzi aurretik, ez nuen inoiz idazle honen izena entzun, eta egia esan, idazlea ezagutu gabe 14 urte dituela esango nuke. Ezin hobeto sartu da Ezekiel bezalako nerabe baten buru eta bizitzan eta gainera irakurtzeko oso erraza egin zait, erabiltzen duen hiztegia, gaur egungo gazteok erabiltzen dugunaren oso antzekoa baita. Balorazio orokor bat eginez, bikaina dela esango nuke, azken urteetan irakurri dudan hoberenetarikoa, eta edozeini gomendatzen diot.
Ibai Peña
2014-12-16
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina