Nojud naiz, 10 urte eta dibortziatua
Liburuaren izenburua: Nojud naiz, 10 urte eta dibortziatua. Liburuaren idazlea: Nojud Ali (Delphine Minoui-ren laguntzarekin). Argitaletxea: Erein. Argitalpen-urtea: 2018. Zer egin edo esango zenuke, 10 urte bete eta gurasoek, zure ezkontza prestatzen hasiko balira? Horrelako egoera batean pentsatzea soilik, itzelezko beldurra ematen du, baina zoritxarrez, egoera hauek behin eta berriz errepikatzen dira eta adibide hobezina bezala, Nojud izeneko neskatilaren bizitza dugu. Nojud, Kharji-n bizi den neskatila da. Bere etxeko gazteena eta xelebreena da, amari galdera zaparradak eginez, hainbat eta hainbat arratsalde igarotzen ditu. Lagunekin jolastea ere gustuko du, baina Tom eta Jerry marrazki biziak ikustea ere, bere denbora-pasa gustukoenetariko bat da. 10 urte betetzerakoan, ordea, haurtzaroari agurra emateko momentua helduko zaio, izan ere, gurasoak, bera baino hiru aldiz zaharragoa den gizon batekin ezkontzeko beharra duela esango diote. Ezkondu ostean, bere b