Nafarroa oinez
Urriaren 20an ospatu da aurtengo Nafarroa Oinez, Nafarroako ikastolen arteko jaialdia. Tuterako Argia ikastola izan da aurtengo edizioa antolatzeko arduraduna, eta euskararen normalizazioaren alde lanean jarraitu ahal izatea izan da antolatzaileen helburua.
Lau gune prestatu zituzten 3 kilometroko ibilbidean zehar: Argia, Etorkizuna, Aniztasuna eta Alaitasuna, eta goizeko hamarretan puntuan hasi zuten jaia, Argia ikastolako hainbat ikasleen dantza saio batekin.
Informazio-iturria: https://www.eitb.eus
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina