Uda betiko balitz
Izenburua: Uda betiko balitz
Idazlea: Xabier Mendiguren Elizegi
Argitaletxea: Elkar
Argitalpena: 2003
Uda eta oporrak, plan ezin hobeak. Hori izango da liburu honetan jorratuko den gaia. Idazleak, mutiko bati udako kanpalekuetan gertatuko zaizkion gora-beherak kontatuko dizkigu. Liburua, gazte horrek senitartekoei, lagunei… idatzitako eskutitzez harilkatuko du, gutun horietan kanpalekuko egunerokoa zelakoa den kontatuz. Eta, noski, aipatutako gaztearen hitzetan, idazleak gaztetan bizi izandako esperientziak uztartzeko aprobetxatuko du. Horrela, pasarteak bi eratan kontatuko dizkigu: 1. pertsonan (gutunen bitartez) eta 3. pertsonan (narratzailearen bitartez).
Liburua hiru zatitan banatuta egongo da, hots: nerabeak 12 urte dituenean (1976. urtea), 14 urte dituenean (1978. urtea) eta 16 urterekin (1980. urtea). Bestalde, politika aldetik garai gogorrak izango dira. Halere, liburuko sentimendu ugariena poza izango da.
Niri liburu honek xarma handia duela iruditzen zait. Alde batetik, gaztearen hazte prozesua adieraztea nola lortu duen miresten dudalako, hau da: hazi ahala, mutikoaren ortografia hobetzen doa (puntuazioa, hitzak nola idazten diren, testuaren egitura…) eta apurka-apurka bere pentsatzeko era aldatuz, pertsona helduago batean bilakatzen da (politikan batez ere jarriko du arreta umekerietan beharrean). Eta, bestetik, liburua oso irakurterraza da, txukun eta argi idatzita eta istorioa bi aldiz azalduta (1. pertsonan eta 3. pertsonan) dagoelako.
Eta zuri, liburua irakurtzea gustatuko litzaizuke? Kanpalekuko gazte horien abenturak bizi eta beraien larruan sartzeko aukera izan nahiko zenuke?
Itzal Zengotitabengoa Abadiano
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina