Gezurren Basoa
Liburuaren Izenburua: Gezurren Basoa.
Liburuaren Idazlea: Alberto Ladron Arana.
Argitaletxea: Elkar.
Marrazkilaria: Liburuak ez dauka marrazkirik baina portada Alex Ladronek egin zuen.
Argitalpen Data: 2016.
Nafarroako herri txiki batean, goizeko zortziak aldera, Harkaitz Artundo desagertu da, 5 urteko haur bat. Nola? Zein ordutan? Nor zegoen berarekin? Hori da Asiain inspektoreak ikertu beharko duena, baina nahiz eta hasieran bahiketa normal bat iruditu, ikerketa aurreratu ahala konturatuko da, Artundo familiak sekretu ilunak dituela, droga, sekta, eta erritual desberdinekin.
Hau da, bahiketa txiki batetik, urte askoan ikertu gabeko hilketa bat ikertzera pasako da Asiain inspektorea, pistaz betetako psikopata baten jokoa jarraituz, eta bidean Artundo familiaren sekretu desberdinak iratzarriz.
Liburu hau benetan zoragarria iruditu zait, inoiz ez nuen euskarazko liburu bat horren gustura irakurri, benetan. Uste dut, liburu osoan jakin min jolasa sortzen duela liburuak. Gainera, oso ondo idatzita dago, eta niri pertsonalki gai hauek asko gustatzen zaizkidanez, benetan gozatu dut liburua. Halere ez dut uste, edozein urtetarako denik, ukitzen dituen gai batzuk latzak direlako, pedofilia adibidez.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina