Aramotz
Liburuaren izenburua: Aramotz
Idazlea: Iñaki Irasazabal
Argitaletxea: Elkar
Edizio data: 2018
Aramotzek hiru pertsonaia izango ditu protagonista: Lander, Edy eta Saioa, protagonista. Saioak 16 urte besterik izango ez dituenean, Bilboko festetan bortxatu egingo dute. Hortik aurrera trauma bat geratuko zaio, eta horren eraginez, traumatologo batera joatea bultzatuko dute etxean. Bertakoek pilulak emango dizkiote, baina une jakin batean pilulak berriro ez errezetatzea erabakiko dute.
Hortik aurrera, Saioa drogetan sartuko da. Amaitzeko gutxi duenean, merkatura joatea erabakiko du. Bertan, Edy izeneko neska bat ezagutuko du. Horietako batek saltzailea hilko du. Orduan, Saioa Landerrengana itzuliko da, psikiatrikoan ezagutu zuen gaztea. Landerrek Aramotz mendialdera eramango ditu, Durangotik kilometro gutxira dagoen galdutako txabola ezkutu batera. Han aterpea eskainiko die, gauzak baretu arte. Baina momentu jakin batean Edy Ander mesfidatzen hasiko da.
Beraz, zer gertatuko da? Saioa eta Edy atxilotuko dituzte edo Landerrekin gauzak konpondu eta bertan geratuko dira?
Liburu hau asko gustatu zait, thriller antzerako nobela bat baita. Entretenigarria da; gainera liburu motza da, oso azkar irakurtzen da, 112 orri ditu soilik. Gure adinerako liburu egokia da. Gainera, hurrengo kapituluan zer gertatuko den gogo biziz geratzen zara, niri gertatu izan zait, kapitulu bat hasi eta bukatu ez dudanean amorruarekin geratu naiz. Beraz, Aramotz eleberria irakurtzea gomendatzen dizut, asko gustatuko zaizu eta.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina