Kilimanjaroko diamantea -Idazlea: Yoseba Peña -Izenburua: Kilimanjaroko diamantea -Argitaletxea: Ibaizabal -Lehen argitalpen urtea: 2013 Berain, mutil gazte bat da, eta bere gurasoen banaketaren ondorioz, etxeko egoera asko aldatuko da, batez ere aitarekin. Hain izango da kaskarra aitarekin harremana, aita deitu beharrean, Asier deituko diola. Aitak, bien arteko harremana hobetu nahian, mendira egingo duten txango batean, uda Afrikako udaleku batean igarotzea eskainiko dio. Berainek, nahiago du herrian lagunekin geratu, baina hilabete luze batez Asier ez jasatearren, proposamen hau onartuko du. Bidaiatzeko eguna iritsiko da, urduritasuna agirian, hegazkinera iritsiko da eta Tanzanian lurreratu bezain laster hasiko dira bere arazoak, ez baita inor agertuko bere bila eta bere kabuz aurkitu beharko ditu kideak. Azkenean, arduradunarekin biltzea lortuko du, Johann Von Silk, Arka Beltza aurkitu zuen arkeologo famatuenetako bat, eta partaideen artean dagoen bere alabaz maitemin...