Zoriontasunetik, tristeziara

2002ko uztailaren 14a, hura zen nire lehen urtebetetze eguna ospatu behar genuen eguna. Berez uztailaren 9tik atzeratu genuen 14ra denok elkarrekin egotegatik, baina berriz ere data hura atzeratu egin behar izan genuen. Baina oraingoan arazo grabe eta larriago batengatik. Nire aitonaren heriotza tragiko eta mingotsagatik. Aitonari asko gustatzen zitzaizkion haurrak, kasu honetan bere semeek seme- alabak izatea, eta hura izan zen bere semeetako handienak beretzat izan zuen zortea. Ni neu, bere lehen biloba.

2001eko udan jaio nintzenez, aitona eta amona oporretan zeuden jaioterrian eta ezin izan ninduten jaio bezain laster ikusi. Nire gurasoek bazekiten munduko ilusiorik handiena egingo ziola aitonari ni ezagutzea. Orduan hilabete bat sikiera neukanean autoan muntatu ninduten aitona eta amonaren herrira eramateko, bidaia oso luzea zen eta gurasoak kezkatuta zeuden nire lehenengo bidaia hura nola jasango nuen pentsatuz. Zortzi orduren ondoren, iritsi zen momentua aitonak gehien espero zuen altxorra ezagutzeko. Baina broma bat planifikatu nahi zuten gurasoek familiako zaharrek han geundela jakin baino lehen. Momentu horretan bertan honakoa bururatu zitzaien: neu kapazuan sartu, ate aurrean bertan jarri, txirrina jo eta gure autoaren atzean ezkutatzea. Hura pentsatu eta egin zuten.
Txirrina jo zuten momentuan, arrapalada batean zabaldu zuten atea eta bertan aurkitu ninduten, momentu hartan konturatu ziren ni nintzela eta gurasoak eta ni bertan geundela, eta hainbeste hilabeteren ostean espero zuen biloba maitea!

Segituan hartu eta nengoen kapazutik atera zidan agureak eta besarkada handi bat eman zidan. Munduko ilusiorik handiena jasan zuen momentua izan zen. Egun horretatik aurrera oso zoriontsua zen, negua, zein udaberria, zein udazkena, zein uda izan; eta herri berdinean bageunden egunero etortzen zitzaidan bila paseoan ateratzeko. Eta gainera ez egunean behin, baizik eta, goiz ia osoa eta arratsaldeko zati handi bat ematen zuen nire ondoan. Bere bizitzako zati handi bat nintzen, eta hura neure bizitzakoa.

Ikasturte garaia iritsi zen, eta nik bi hilabete soilik nituen, eta aitonak errutina berberarekin jarraitzen zuen, Elorrion auzo berean bertan bizi baikinen. Nire gurasoek ikastolara eraman nahi ninduten, baina nik urte erdi betetakoan, gutxi gorabehera. Aitonak ez zuen berdin uste, hark honako hau zioen: “Ni bizirik eta haurra zaintzeko egoeran nagoen bitartean, ez duzue umea zertan ikastolara eraman.”. Baina nire aita eta amak uste zuten hura zela adin perfektua eta momentu perfektua ikastolan hasteko. Pentsatu bezala egin zuten, eta Gabon garai inguruan hasi nintzen. Horren ondorioz, aitonarekin goiz osoa pasa beharrean, haurtzaindegiko orduak bukatu bezain pronto zetorren nire bila. Eta paseatzera ninderaman. Horrela burutu genuen biok ikasturtea, eta ikasturtea bukatzerakoan, erabat alai jarri zen berriz ere; nirekin egoteko denbora gehiago zuelako. Baina erorketa txar baten ondorioz, bi hankak eta bi besoak apurtu zituen eta igeltsoa jarri behar izan zioten. Momentu hoietan ezin ninduen paseatu, eta pixka bat triste sentitzen zen harengatik. Nire urte eguna iritsi zen, baina familian gertuen zeudenak ez zeudenez, egun batzuk atzeratu genuen egun hura, zehazki uztailaren 14ra. Egun horretatik ere atzera bota behar izan genuen. Mundu osoan ni gehien maite ninduen eta nitaz gehien arduratzen zen pertsona hil zen, hura ez zen posible. Eta hark esaten zuen bakarra, hiltzerakoan bere herrira eramatea nahi zuela, eta ahal izango balitz; bere amaren hilobi berdinean sartzea nahi luke. Nire oroitzapena izan zezan eta dezan, nire argazki bat sartu zioten gorpuarekin bat.

Bertatik aurrera aitonak atera beharrean amonak ateratzen ninduen. Eta nire ostean neba bat eta astiro-astiro hiru lehengusu etorri zitzaizkidan. Nik, zein amonak, zein familiako edozeinek berdina pentsatzen genuen eta orain pentsatzen dugu. Aitona hil ez balitz, orain zenbat poztuko litzatekeen pentsatzen eta imajinatzen dugu. Hau bai izango litzatekeela bere biziko zoriona!

Amara Bernalte

2015-11-17

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa