Euskarako kritika

Oraingo hiruhilabete honetan euskarazko liburu baten kritika egitea zen gure eginkizuna. Hemen doakizuez gelakideon lanak.

KRITIKA


IZENBURUA: Urtebete itsasargian
EGILEA: Miren Agur Meabe
ARGITALETXEA: Elkar
URTEA:2006


Jon Iturri Mendieta Garraiatzetara joan da 1936ko uda pasatzera, bertan bere osaba farozain du. Abentura asko pasako ditu eta hauetako batzuk gerra dela eta goibel pasako ditu.
Faroan bertan neska lirain Mirra ezagutu du.   Berak ez dakiena Mirra ijitoa dela da, eta Garraiatzetan ijito lanetan ibiltzen dela. Mirra izeneko neskatxa lirainaz, ezagutu duen momentutik maitemindu dela dirudi.
Mirrak Jon-i gauza ugari erakutsiko dizkio, hauetako bat harrien artetik pasa behar zaren leku ezkutu bat.
Udako egun euritsuan Mirra arroken artean zauritua dagoela ohartu eta osabaren lagun baten etxera eramango du, bertan Mirra deitu beharrean Mirari deituko diote,  gehienak gudariak baitira .
Horrez gain, Jon Iturri Mendietak gerra dela eta ezin izan du bere familiarekin komunikatu, eta farozain osabari, errepublikanoek bere etxea kendu nahi diote . Zer gertatuko da hainbeste komeriaren artean? Nork irabaziko du Errepublikano eta Gudarien gatazka larria?


Liburu hau hasiera batean aspergarria egin zait bere uda urratsez urrats kontatzen baitzuen, baina gerraren inguruko gertaerak sartzen joan direnez gero, gero  eta gehiago gustatu zait, garai haietan bizitako esperientziaz oroitu edo kokatu ahal izan bainaiz. Liburuan Errepublikanoek eta Gudarien esperientziak nolakoak ziren ohartu ahal zara, liburua ez denez guztiz amaitzen bigarren zatia irakurtzeko irrikaz nago.
Itxaso Soria

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa