Juantxoren istorioa (Euskarazko narrazioa)

Juantxoren istorioa 
Goiz-goizetik Juantxori iratzargailua zarata batean hasi zitzaion, lehenbailehen altxatu eta itzali egin zuen, bere aita eta ama ez itzartzeko. Astiro leihora gerturatu zen, pertsiana igo eta euria ari zuela ikusi zuen. PUM!, entzun zen etxe guztitik: Juantxok berogailuari kolpe bat eman zion, eta amak bere logelara gerturatu eta itzelezko haserrearekin errieta egin zion.

Egun horretan oso triste ikusten zitzaion, altxatu orduko leihotik begiratu eta euria ari zuela ikusi zuelako, eta gainera bere amaren errieta itzel bat jasan zuelako . Bere egun horretako plana, skatea hartzea eta skate parkera joatea zen, baina eguraldi txar honekin ezingo zen hara joan, eta ariketa berriak ikasi. Juantxori munduan gehien gustatzen zaiona, patinatzea da, eta ariketa eta salto berriak ikastea, baina ezin joan.

Burumakur, telebista ikustera joan zen, eta denbora bat eman zuen goizeko lelokeriak ikusten, baina bat-batean ideia zoragarri bat iruditu zitzaion: txoko bat alokatu zezakeela pentsatu zuen eta barruan skate park bat sor zezakeela. Interneten bilatzen hasi zen, eta bere etxe ondoan zegoen txoko bat aurkitu zuen. Bere gurasoei bere asmo guztia kontatu eta dirua eskatu zien, alokairua ordaindu eta barruko konponketak egiteko. Bere ilusio handiena beteko zuen, hau da, patinatzea. Gurasoek egun batzuk pentsatzeko hartu zituzten, eta eztabaida batzuen ostean baietz esan zioten, momentu horretan Joantxoren poztasuna asko igo zen.

Juantxo, alai, skate park txiki bat egiteko materialen bila joan zen. Egur batzuekin, txapa pare batekin eta burdin zatiekin pista batzuk sortzea lortu zuen. Klaseak bukatu bezain pronto lokalean sartu eta orduak eta orduak pasatzen zituen egunero. Urte bi igaro ziren, Institutua amaitu eta bere denbora guztia skateari eskaintzea erabaki zuen.

20 urte zituenean, egun batean, herriko plazan kartel handi bat ikusi zuen, skateari buruzko lehiaketa bat antolatzen zela esanez. Ondoko herrian egiten zen eta joatea erabaki zuen. Egun batzuk geroago parte hartu zuen eta txapelduna izan zen. Momentu horretan oso ona zela ohartu zen. Txapelketetara joaten hasi eta patrozinatzaileek konpetizio guztiak irabazten zituela ohartzean, berarekin kontaktua hartu eta lehiaketa garrantzitsuetara joaten hasi zen. Diru asko irabazten zuen, eta denborarekin munduko onenetariko bat bilakatu zen. Oso famatua egin zen eta leku askotan jarraitzaileak zituen. Lortutako diruarekin txoko handi bat erosi eta skate park erraldoi bat sortu zuen. Munduko leku desberdinetatik jendea etortzen hasi zen, eta bere hasierako hobby-a bere ametsetako lana bihurtu zuen.

Julen Zengotitabengoa.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa