Euskarako kritika



Piramideetako sekretua


Irakurlearen izena:  Julen
Egilea: Richard Brightfield
Argitaletxea: Elkar

Istorioak pertsonaia hauek ditu, Amaia protagonista, Osaba Brucek eta Andrea, Amaiaren laguna.
Amaia pertsona oso langilea da, ezin da geldirik egon eta ez da batere beldurtia. Faraoi eta piramideei buruz kuriositate handia dauka.
Andrea Amaiaren lagun mina da, eta Amaiaren antzekoa da, bera ere faraoien munduaz erakarrita sentitzen da.
Osaba Bruce Amaiaren osaba bat da, arkeologo oso famatua.
Osaba Brucek Amaiari Egiptora lan bat egitera joan behar duela esanez deituko dio berarekin joateko proposatuz; Amaiak jarraian baietz esango du. Andreak Amaia Egiptora joan behar dela ohartzen denean, berarekin joan daitekeen galdetzen dio eta Amaiak osabari galdetzen dionean, honek baietz esango du.
Egun batzuk geroago hirurok Egiptora joaten dira, eta han piramidez inguratuta daudela ohartzen dira. Osabari baimena eskatuta piramidez piramide abentura asko eta asko igarotzen dituzte, piramideetako misterio izkutuak argitzen. Abentura horietan animalia arriskutsu askorekin topo egingo dute, hauei aurre eginez. Lapur batzuekin ere arazoak dauzkate. Zelako abentura motak edukiko dituzte Amaiak eta Andreak? Zelan egingo diete aurre piramideetako arrisku guztiei?

Liburu hau asko gustatu zait. Istorioa jarraitzeko hainbat aukera ditu. Hori oso bitxia iruditu zait, gainera erabaki desegokia hartuko bazenu istorioa txarto amaitu ahalko zen. Nik erabaki egokiak hartu ditut, baina oso erraza da erabaki txarrak hartzea.

Bestetik, liburuak dituen marrazkiak istorioa ondo ulertzen laguntzen dute.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa