Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2015

Malariari aurre egiteko eltxo transgenikoak

Irudia
Kaliforniako Unibertsitateko zientzialariek m alariari aurre egiteko erresistenteak diren eltxo transgenikoak sortu dituzte.  CRISPR/Cas9 teknika erabili dute eltxo transgeniko horiek sortzeko eta  ondorengoen % 99k heredatzea antigorputzaren genea, eta ikusi dute genea aktiboa dela eltxo horietan.   Teknika, hau, arrotzen ari da azkenaldian, izan ere, lehen aldiz erabili zuten Txinan giza enbrioiak eraldatzeko eta gaur egun, ikertzaile eta aditu nagusiak teknika honen erabilera ari dira eskatzen. http://zientzia.eus/artikuluak/malariari-aurre-egiteko-balio-dezaketen-eltxo-tran/

Marteko ura martetarrena da

Irudia
Marten ur likidoa egon daitekeela iradokitzen duten zantzuak aurkitu izana asteko zientzia-albistea bihurtu da. Horrekin lotuta, Marten bizidunak aurkitzeko aukera aipatu dute bai zientzialariek bai kazetariek, eta indartu egin da gizakiak Martera bidaltzeko egitasmoa. Alabaina, Martera bidaiatzerako oztopo handi bat gainditu behar dela ohartarazi du  Lee Billings adituak  Scientific American  aldizkarian . Oztopo hori ez da distantzia, dirua edo politikarien edo gizartearen babes-falta, baizik eta balizko martetarrak eta haiei zor zaien errespetua. Billingek gogorarazi duenez, 1967ko Nazio Batuen Kanpo Espazioaren Itunak gure mundutik kanpo dauden beste munduak kutsatzea debekatzen du. Marteren kasuan, 2002an, bizidunak hazteko leku aproposenak identifikatu eta "babes bereziko leku" izendatu zituen COSPAR nazioarteko erakundeak. Hala, Marten dabiltzan ibilgailuek ezin dute leku horietarako joan, badaezpada ere. Kontuan izanda robot batean Ilargian bi urte eta erdiz bi

Izan zen, da eta izango da

IZAN ZEN, DA ETA IZANGO DA Laiaren egunerokoa, 2015-11-05 Pi, Pi, Pi… Ez nuen sinisten gertatzen ari zena. Gela txuri baten nengoen, jende asko zegoen eta oso pozik ez zeudela nabaritzen zen. Jende guztien artean, nire gurasoak, amama, eta osaba-izeba batzuk zeuden. Norbait zegoen ohe baten gainean baina ez nekien nor zen, ez nengoen oso seguru. Nire familiakoak eserita zeuden eta bat baino gehiago negar batean. Hau dena ikustean, ez nintzen pertsona sentitzen, ez nekien non nengoen, zer gertatzen zen, zergatik nengoen hemen… Altxatu, eta nire aitite ikusi nuen ohe horretan. Ospitale bat zen. Nire aitonarengana hurbildu, eta begiak itxita zituela eta ez zuela berbarik egiten ikustean, ikaratu egin nintzen. Nire gurasoek eskutik hartu, eta kotxean etxera eraman ninduten. Ez nuen ezer ulertzen. Hurrengo egunean ulertu nuen dena. Nire aitona eta amona, etxean zeuden, eta momentu batetik bestera, nire aitona ez zen hitz egiteko gai. Hori bezain laster, ez zen gorputz erdi mugitzeko