Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: iraila, 2017

Maitasuna besterik ez

Irudia
Argitaletxea: elkar Egilea:Marliese Arold Itzultzailea: Pello Zabaleta Argitarapen data: 2004, martxoa Sandra, neska ausart bat da. 15- 16 urteko neska bat gutxi gorabehera. Protagonistak 3 lagun ditu, Isabel, Jane eta Thomas. Isabel eta Jane, batera daude aspalditik. Baina, Thomas eta Sandra, hasi berriak dira elkarrekin eta neskak, Sandrak, burua apur bat nahasia du. Ez du benetan maitasuna deritzon sentimendu kiskalgarri hori sentitzen. Egun txar bat izango zelakoan, Sandrak ez dio garrantzirik ematen. Egun batean, Thomasek, antzerki taldera gonbitatuko du Sandra. Bera pozik joaten da izan ere, oso gustuko du antzeztea. Bertan, Meike izeneko neska harrigarri bat ezagutzen du eta mireste puntu batetara helduko da Sandra. Ez du jakingo zer gertatzen zaion baina bera gertu dagoenean, asko kostuko zaio hitz egitea eta oso urduri jarriko da. Ez dagoenean aldiz, ezin izango du burutik kendu. Bat-batean, maiteminduta dagoela konturatuko da. Baina neska batez? Eta zer e

Urtegi Misteriotsua

Irudia
Izenburua : Urtegi Misteriotsua Idazlea :Aitor Arana Argitaletxea : Elkar Mikel, 12 urteko mutiko gaztea izango da protagonista,  anaia bikia du,  Iker . Ama garaia, ilegorria, gaztea, bihotz onekoa eta oso atsegina izango da. Aita Txomin, eta txakur bat izango dute Troski. Egun batean anaia biak amaren baimenik gabe, etxe ondoan dagoen urmaelera urbiltzen dira. Ikerri kalanbre edo sain tiratu batek eman, eta ito egingo da. Mikelek anaia itotzerakoan animalia bereziak ikusiko ditu uretan. Iker itotzen  da, baina bere arima galdu egingo da, eta Mikelek uste du urmaeleko animaliek zerikusia dutela. Ikerren arima Troskiren bidez komunikatzen da, baina nagusiek ez diote Mikeli sinisten. Familia honek aitona bat hartzen dute familiarik ez  baitu eta aitona hau altxor bilatzailea da. Aitonak soilik sinisten dio Mikeli eta hainbat proiektu aurrera ateratzen hasiko dira. Ikerren arima zergatik dago oraindik urmaelean? Zertzuk dira Mikelek ikusitako animalia horiek? Nir

ASTOA ETA LAUROK EUSKAL HERRIAN ZEHAR

Irudia
EGILEA: Agustin Egurrola Argitaletxea: Ibaizabal Bilduma: Gaztaro Liburu hau bikote abenturazale baten istorioa izango da. Euskal Herriko bazter ezkutuenak ezagutzeko jakin mina izango dute, horregatik, hemendik ibilaldi bat egitea pentsatu baitute. Oso argi izango dute eta inork ez ditu iritziz aldatuko. Izan ere, seme txiki bat dute, hargatik, bera janaria, arropa, kanpin denda… horrek guztiak eramateko zerbait beharko dute. Asto bat beharko dutela pentsatuko dute.   Gizon euskalduna baina emazte ingelesa. Euskal Herriko bazter guztietan turista bezala hartuko dituzte. Gizonak kontatuko ditu ibilaldi horretan gertatuko diren gauzatxoak eta hainbat arazo. Aldapan gora eta aldapan behera ibiliko dira hainbat egunez. Bukatzeko, astoari zauriak irtengo zaizkio saihetsetan eta sabel azpian. Horrez gain, beste hainbat arazo izango dituzte. Zer egingo dute arazo horiek konpontzeko? Ibilaldi gogor horren ondoren, beraien lehenengo bizitza bizitzera bueltatuko dira? Ni
Irudia
Izenburua: LEPOAN HARTU                                                       Idazlea : John Andueza Argitaletxea: Elkar Azaleko Irudia: Lander Ayllón                                                   Sailaren Diseinua : Unai Arana Liburuaren argitalpena : Jon Andueza Altuna Liburu honen argitalpena : Elkarlanean S.L. 2016. urtean. Uda amaituta, Donostiako Bilintx institutuan, lanean hasteko garaia iritsiko da. Liburu honetako protagonista, Bilintx institutuko Atxio izango da, bere adineko gazteekin batera, laugarren mailakoak. Egun batean, futbol txapelketa bat dagoela ikusiko dute, eta nola ez, Bilintx Institutukoak apuntatu egingo dira, futbola delako beraiei gehien gustatzen zaiena. Probak egingo dituzte, taldean nortzuk sartuko diren jakiteko, eta fundamentu gabeko talde bat osatuko dute mutilek bakarrik sortua. Hori dela eta, neskak amorratu egingo dira, baztertuak izango direlako, eta edozer

Tinta-bihotz

Irudia
Izenburua: Tinta-bihotz Egilea: Cornelia Funke Itzulpena: Naroa Zubillaga Argitaletxea: Elkar Mo liburu honen protagonista izango da, bere alaba Meggierekin batera. Meggieren aitak duen berezitasunetako bat “liburuen medikua” dela  izango da eta historian zehar ohartuko gara nola  neskatoak liburuekin erlazionatuta dagoen bitxikeria bat ere izango duela. Mok liburuengatik duen erlaziogatik, bere alabari liburu desberdinak  erakutsi eta irakurriko dizkio. Meggiek liburu pila bat irakurriko ditu eta bere aitaren berezitasunarekin  zer ikusia duen zerbait izango du. Alabak ez du horri buruz ezer jakingo egun euritsu batean Sutontzi izeneko gizon bat beraien etxean agertu arte. Momentu horretatik aurrera Meggieren bizitza eta bizitza guztiz aldatuko da eta abenturaz beteko da bere eguneroko bizitza. Zer esan nahiko du liburuen medikua dela? Nor izango da Sutontzi izeneko gizon hori? Liburu hau asko gustatu zait, nahiz eta normalena ohituta gauden liburuetatik desberdina d

Efektu bereziak

Irudia
Titulua : Efektu bereziak Autorea : Jordi Sierra I Fabra Itzultzailea: Iraitz Urkulo Argitaletxea: Ibaizabal Urtea : 2016 Antonio, Bartzelonan bizi den gazte bat da. Bera, atletismo sailean onena dela esan dezakegu. 17 urte zituenean, bi marka garrantzitsu lortu zituen 1.500 metroko lasterketetan, baina, azkenengo urtean, ez du jarraituko aurrera egiten. Orain, joko olinpikoetara joateko plaza lortu ahal izateko, karrera bat egin beharko du. Berak, ez du segurtasun handirik beregan. Postua lortu nahiko du, baina lasterketa galtzeko beldurrez. Batez ere  beldur hori, ingurukoengandik etorriko da, familiaren, lagunen eta kirolean dituen kideen aldetik sentitzen duen presioagatik. Bere entrenatzaileak gauza berri bat proposatuko dio, substantzia berri bat. Horrez gain, bere inguruan asko ikusten den droga bat dela esanez “konbentzituko” dute. Lasterketa helduko da, eta berak ez du jakingo zer egin. Alde batetik arrakasta, baina  bestetik porrot egiteko aukera. Zein bide hartu

Ingurumena

Irudia
Toki batean ingurumenaren alde hartutako neurriak kaltegarriak izan daitezke urrutiko beste toki batzuentzat. Horregatik kalte horiek kontuan hartu beharko lirakete.  Ondorio horietara iritsi dira klima-aldaketa ikertzen duten hainbat aditu, tartean, klima aldaketa ikertzeko BC3 zentroko Unai Pascual eta Eneko Garmendia. Guzti  horrek garapen jasangarriaren helburuak arriskuan jartzen dituela ondorioztatu dute. Horregatik gure ingurumena zaindu beharko genuke. Iturria: zientzia.eus

Gizakien eta roboten gizarte baterantz

Irudia
    Robotikan eta adimen artifizialean azken urteetan aurrera etra diren aurrerapenekin, gero eta handiagoa da makinen autonomia eta adimena. Horrek, beraien etika eta gehiago egiteko beharra handitzea bermatzen du. Hori dela eta, gobernu asko eta haibat erakunde ere araudiak egiten ari dira.    Lehenengoa 3 legeak, duela 65 urte Isaac Asimov idazleak aurkeztu zituen 1) Robotak ez dio gizakiari kalte egingo, eta saihestuko du gizakia kaltetua izatea; 2) Robotak gizakiak emandako aginduak beteko ditu, eta 3) Robotak bere burua babestuko du. informazio iturria: zientzia.eus

Juno misioak zikloak eta magnetismo masiboa aurkitu ditu Jupiterren

Juno misio espaziala, 2011.urtan abiatu zen Jupiter planetarantz. Planetara gerturatzean, ikuspegi berriak eskaini ditu Junok: poloen gainetik pasa da, eta 5.000 kilimetrora dagoen hodei-geruza batera barneratu da, eta ekaitz honen irudia "kaotikoa" bezala deskribatu dute ikertzaileek. Jupiterreko poloak, egitura obal distiratsuez beteta ageri da, egitura horiek, zikloiak direla ikusi dute, eta 1.400 km-ko diametroa izan dezake. Irudia: http://zientzia.eus/site_media/photologue/photos/Jupiterren%20poloak.jpg Informazio iturria: zientzia .eus

Euskadiko marketing online agentziak onenen parean gaude

Irudia
   Bilboko enpresa batek,  Google Analytics Partners Summitn ekitaldian   parte hartu zuten, San Frantziskon. Bertan, Euskal Herriko beste enpresa batekin topo egin zuten. Hainbat proiektu aurkeztu ondoren, ta sarituak izan ondoren, hurrengo urteko berriak jakiteko pribilegioa izango dute.  Iturria: http://www.eitb.eus/eu/albisteak

Cassini 1997-2017

Irudia
1997ko urriaren 14an atera zen Cañaveral Lurretik, zazpi urte iraun zuen Saturnora iristen, eta beste hamahiru urtez ibili da Saturnoren eta haren eraztun eta ilargien sekretuak argitzen. Cassinik arrakastaz bete du hogei urteko misioa. 2017ko irailaren 15ean desagertuko da Saturnotik. EHUko Planeta Taldeko zuzendariak dioenez, misiorik hoberena izan da eta oso ondo atera dela dio. Informazio-iturria:  http://zientzia.eus/artikuluak/cassini-1997-2017/ http://aldizkaria.elhuyar.eus/

Ongi etorri 2017-2018 ikasturtea!

Aupa! Ni Ane naiz, haurten DBH3. mailan hasi naiz. Gogotsu hasi dut ikasturtea, gauza berriak ikasteko eta ondo pasatzeko asmoz.

Urte berri bat hasi dugu!

Hasi berri dugu ikasturte berria, gogotsu gaude denok.       DBH3 adarretatik heltzeko irrikitan nago. Erronka berriak, ikaskide berriak, urte berri bat. Urtea ondo joango delakoan aupa 2017-2018!

Ikasturte berriari ongi etorria!

Beste urte batzuk aurrera, heldu gara DBH-3 ra. Esperientzia eta erronka berriak ditut aurean, eta horrez gain, asko ikastea eta ondo pasatzea dut helburu.

Ikastolara bueltan!

Kaixo guztioi, Zoe naiz. Aurten Dbh-3. maila hasi dut eta espero dut gauza berriak ikastea. Gainera, pertsona gutxi gara, horregatik, gauza gehiago ikasteko prest nago.

Ikasturte berriari sarrera

Aurreko ikasturtetan besala, DBH3an ondo pasatzea espero dut. Eta aurten ere ikasturtea aurrera eramatea.