Tinta-bihotz





Izenburua: Tinta-bihotz

Egilea: Cornelia Funke

Itzulpena: Naroa Zubillaga

Argitaletxea: Elkar

Mo liburu honen protagonista izango da, bere alaba Meggierekin batera. Meggieren aitak duen berezitasunetako bat “liburuen medikua” dela  izango da eta historian zehar ohartuko gara nola  neskatoak liburuekin erlazionatuta dagoen bitxikeria bat ere izango duela. Mok liburuengatik duen erlaziogatik, bere alabari liburu desberdinak  erakutsi eta irakurriko dizkio. Meggiek liburu pila bat irakurriko ditu eta bere aitaren berezitasunarekin  zer ikusia duen zerbait izango du. Alabak ez du horri buruz ezer jakingo egun euritsu batean Sutontzi izeneko gizon bat beraien etxean agertu arte. Momentu horretatik aurrera Meggieren bizitza eta bizitza guztiz aldatuko da eta abenturaz beteko da bere eguneroko bizitza. Zer esan nahiko du liburuen medikua dela? Nor izango da Sutontzi izeneko gizon hori?


Liburu hau asko gustatu zait, nahiz eta normalena ohituta gauden liburuetatik desberdina den. Asko gustatu zaidan alderdi bat misterio puntu bat duela izan da, izan ere, lehengo momentutik intrigaz beteta dagoen liburu bat delako, ez dakizu nor den Sutontzi eta zein den beraien etxean agertzeko arrazoia. Gainera, beste liburu batzuetan gertatzen den moduan, ez duzu espero zer gertatuko den.


Garazi Berrio-Otxoa
2017/9/13

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa