Maitasuna besterik ez
Argitaletxea: elkar
Egilea:Marliese Arold
Itzultzailea: Pello Zabaleta
Argitarapen data: 2004, martxoa
Sandra, neska ausart bat da. 15- 16 urteko neska bat gutxi gorabehera. Protagonistak 3 lagun ditu, Isabel, Jane eta Thomas. Isabel eta Jane, batera daude aspalditik. Baina, Thomas eta Sandra, hasi berriak dira elkarrekin eta neskak, Sandrak, burua apur bat nahasia du. Ez du benetan maitasuna deritzon sentimendu kiskalgarri hori sentitzen. Egun txar bat izango zelakoan, Sandrak ez dio garrantzirik ematen.
Egun batean, Thomasek, antzerki taldera gonbitatuko du Sandra. Bera pozik joaten da izan ere, oso gustuko du antzeztea. Bertan, Meike izeneko neska harrigarri bat ezagutzen du eta mireste puntu batetara helduko da Sandra. Ez du jakingo zer gertatzen zaion baina bera gertu dagoenean, asko kostuko zaio hitz egitea eta oso urduri jarriko da. Ez dagoenean aldiz, ezin izango du burutik kendu. Bat-batean, maiteminduta dagoela konturatuko da. Baina neska batez? Eta zer esango dute ingurukoek? Eta Thomasek? Zer gertatuko da? Ergelarena egingo du eta bere pentsamenduak oker daudela pentsatuz, Thomasekin jarraituko du edo Meikerekin joango da?
Niri liburu hau, izugarri gustatu zait. Hasieran, ez zitzaidala asko gustatuko pentsatzen nuen baina oker nengoen, hasi eta ezin zara geratu. Oso kitzikagarria da eta behin hasita, amaitu arte zaude irakurtzen. Horretaz gain gertatzen dena oso normala den istorio bat ikusten dut, hau da, edozeini gerta dakiokeen “arazo” bat. Beraz, zuk sentitzen duzunarekin alderatzen duzu askotan nik bai behintzat. Eta horrela jabetzen zara ia benetan neskak gustuko dituzun edo ez, nik mutilak ditut gustuko. Oso-oso liburu ona benetan.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina