ASTOA ETA LAUROK EUSKAL HERRIAN ZEHAR
EGILEA: Agustin Egurrola
Argitaletxea: Ibaizabal
Bilduma: Gaztaro
Liburu hau bikote abenturazale baten istorioa izango da. Euskal Herriko bazter ezkutuenak ezagutzeko jakin mina izango dute, horregatik, hemendik ibilaldi bat egitea pentsatu baitute. Oso argi izango dute eta inork ez ditu iritziz aldatuko. Izan ere, seme txiki bat dute, hargatik, bera janaria, arropa, kanpin denda… horrek guztiak eramateko zerbait beharko dute. Asto bat beharko dutela pentsatuko dute.
Gizon euskalduna baina emazte ingelesa. Euskal Herriko bazter guztietan turista bezala hartuko dituzte. Gizonak kontatuko ditu ibilaldi horretan gertatuko diren gauzatxoak eta hainbat arazo. Aldapan gora eta aldapan behera ibiliko dira hainbat egunez. Bukatzeko, astoari zauriak irtengo zaizkio saihetsetan eta sabel azpian. Horrez gain, beste hainbat arazo izango dituzte. Zer egingo dute arazo horiek konpontzeko? Ibilaldi gogor horren ondoren, beraien lehenengo bizitza bizitzera bueltatuko dira?
Nire ustez, liburu honetako interesgarriena gaia izan da. Hasieran pixka bat errepikakorra egiten zitzaidan, baina irakurtzen jarraitzen nuen bitartean, interesgarriagoa iruditzen zitzaidan. Oso ondo dago, ibilbidea nondik norakoa den esaten du eta horrela, beste hainbat herri ezagutzeko aukera daukazu, behintzat beraien izenak.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina