Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: apirila, 2018

Zientzia txikoa

Irudia
Galdera:  Zer pasatuko da urez betetako plastiko bat arkatzez zeharkatzen baditugu? Hipotesia: Nik uste dut urez betetakoura irten egingo dela. Izan ere, arkatzez zeharkatzean zulo bat egiten dugu, eta arkatza bertan jarraitu arren, hau da bertatik ez kendu arren, ura poliki,poliki bertatik irteten hasten da. Materiala: -Koloretako arkatzak, -Poltsa hermetiko bat. -Ura Urratsak: 1. Poltsa ures bete. 2. poltsa ondo itxita dagoenean, arkatzekin zeharkatzen hasi. Argazkiak: Ondorioa: Poltsa hermetikoak pelimeroz eginda daude. Polimeroa osatzen duten molekua batzuek, poltsa arkatzez zeharkatzean, arkatzaren inguruan barrera antzeko bat egiten dute. Bertatik urak irten ez dezan.

Solidoa edo likidoa?

Irudia
Galdera:  Zer desberdintasun dago urez betetako globo bat eta maizena eta urez betetako globo baten artean, lurrarekin talka egiten duen momentuan? Hipotesia: Nik uste dut biek joera bera izango dutela, izan ere biak urarekin bebeta daudenez, ikusterakoan likido egoeran dago, beraz indar bat aplikatzerako orduen ez da desberdintasunik egongo. Materiala: - Bi globo - Ura - Almidoia (maizena) - Botila/ Inbutua Urratsak: 1- Bi globoak identifikatu, jakiteko bakoitza zerekin beteko dudan. 2- Urezko globoa bete. 3- Maizena eta ura nahastu, eta beste globoa bete. 4- Bi globoak altura batean jarri eta lurrera jausten utzi. 5- Zer geratzen den behatu. Bideoak: Bideoa Ondorioa: Honen ondorioa almidoia (C6H10O5) eta ura nahasterakoan gazteleraz "materia no-Newtoniano" izanten zaio, beraz horrek esan nahi du ez dituela Newtonek esandako printzipioak jarraitzen. Izan ere, material honek likido baten antzera jokatzen du, baldin eta indar batek eragiten

Zientzia txokoa

Galdera : Zer gertatzen da, baso bat ur beroarekin dugunean eta bestea ur hotzarekin dugunean koloranteak botatzen dizkiogunean? Hipotesia: Nire iritziz ez da ezer gertatuko, izan ere biek ur kantitate berdina izango dute eta kolorantea ere berdina izango da. Materialak : - bi baso bete ur - kolorantea Ondorioak : Honekin guztiaren ondoriozta dezakegu, ur beroz beteriko basoan botatako kolorantea, kasu honetan berdea/urdina azkarrago disolbatzen dela. Jakin badakigunez, edozein materiatan molekulak daude eta tenperaturaren arabera hauek azkarrago edo motelago mugitzen dira. Ur berotan molekulak ur hotzetan baino bizkorrago mugitzen dira eta norabide guztietara, horregatik, kolorantea botatzerakoan ur berotan bizkorrago disolbatuko da.

STEM Discovery week

via GIPHY

Euskara ikasteko jokoa

Irudia
Joel Arnes Estatu Batuetan jaio zen baina duela 14 urte Santurtzira etorri zen. Euskal Herrian gustura izan da urte hauetan. Hori dela eta, euskara ikasteko jokoa egitea bururatu zaio. Joelek, Euskal Herriko esaerak oso interesgarriak direla esan du, eta ondorioz, joko bat sortzea pentsatu du. Joko horren helburua, jendeak euskara ikastea da esaera zaharren bidez. Esaera horiek desordenatuta ematen dira eta zuk ordenatu behar dituzu. Informazio iturria:  www.eitb.eus/albisteak/gizartea

Nafarroan lege berri bat sortu nahi dute.

Irudia
                Nafarroako hizkuntza politiken eta euskararen egoera juridikoaren inguruan mintzatu zen Miguel Izu legelari eta Nafarroako Administrazio Auzitegiko eleduna. Euskarari «babes eta berme juridikoa» ematearen alde azaldu zen.

Euskaltzaindiak gizartearekiko konpromisoa berriztatu nahi du bere mendeurrenean

Irudia
Euskaltzaindiak bere mendeurreneko egitarauaren atal bat aurkeztu du, gaur, Bilboko egoitza  nagusian, eta bere jardunaren helburu nagusia gizarteari begira jartzea izango dela azpimarratu dute bertan Akademiaren ordezkariek, “euskal gizartearen beharrizanei behar bezala erantzuteko”. Guztira, Akademiak nazioarteko bederatzi kongresu antolatuko ditu 2018ko irailean hasi eta 2019ko iraila bitartean, “euskararen lurralde guztietan”. Andres Urrutia pozik eta “hunkituta” azaldu da hedabideen aurrean, eta euskaltzainburuak esan du Euskaltzaindiak mendeurrena baliatu nahi duela “euskararekin, euskal kulturarekin eta euskal gizarte osoarekin duen konpromisoa berriztatzeko eta zangoa XXI. mendean behingoz jartzeko”. Urrutiak onartu du badagoela zer egin, Akademiak badakiela zeintzuk diren bere on-gaitzak, baina, baita ere, ondotxo ezagutzen dituela bere betekizunak. “Euskaltzaindiaren zerbitzu-bokazioa aspaldikoa da, baina azkartu eta indartu egin behar dugu”, gaineratu du euskaltzain