Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2018

Boroaren eredu atomikoa

Irudia
Boro atomoak, 5 protoi, 6 neutroi eta 5 elektroi ditu,  behean ikus dezakezue nola irudikatu izan den orain arte.

Neonaren eredu atomikoa

Irudia

Nitrogenoaren eredu atomikoa

Irudia
Nitrogeno atomoak 7 neutroi, 7 elektroi eta 7 protoi ditu, behean ikus dezakezue nola irudikatu izan den orain arte.

Fosforoaren eredu atomikoak

Irudia

Litioaren eredu atomikoak

Irudia
Litioak, 3 protoi, 4 neutroi eta 3 elektroi ditu. Hirudi honetan litio atomoa historian zehar  nola irudikatzen zuten ikus daiteke, lau eredu atomikoak bereizik.

Modelo atomikoak lantzen

Irudia

Berilioaren eredu atomikoak

Irudia
       Argazki honetan, nik sortutako berilioaren (Be) eredu atomiko ezberdinak ikus ditzakegu. Argazkian ikusten den bezala, berilioaren (Be) atomoak 5 neutroi, 4 protoi eta 4 elektroi dituela esan dezakegu.

Helioaren eredu atomikoak

Irudia
Helio atomoak (He) bi neutroi, bi protoi eta bi elektroi ditu. Eta hemen historian zehar Dalton, Thomson, Rutherford eta Bohr zientzialariek nola irudikatu duten maketak daude:

Magnesioaren eredu atomikoak

Irudia

Begira, aluminioaren eredu atomikoak!

Irudia
Aluminioak (Al) 13 protoi, 14 elektroi eta 13 protoi ditu. Hemen, lau eredu atomiko bereizi daiteke: Dalton, Thomson, Rutherford eta Bohr.

Sodioaren eredu atomikoak

Irudia
Hauek dira sodioaren eredu atomikoak.  Irudietan ikusten den bezala 4 zientzialari hauek; Dalton, Thomson, Rutherford eta Bohr asmatutako edo aurkitutako eredu atomiko desberdinak irudikatu ditut.

Silizio atomoaren maketa historian zehar

Irudia
Silizioak (Si), 14 protoi, 14 neutroi eta 14 elektroi ditu. Eta hemen historian zehar Si atomoa nola irudikatzen zuten ikus dezakezue:

Eredu atomikoak

Irudia

"Buruz buru" proiektua aurkeztu dute

Irudia
Euskaldun talde bat, elkarlanean jarri dira, eta liburuxka bana idatzi dute, eta ostean horiek kutxa batean bildu dituzte. Durangaldetik, Igor Elortzak, Joseba Sarrionaindiak, Eneko Sagardoyk eta Maite Berriozabalek parte hartu dute proiektu honetan. Askotariko gaiak izan dituzte hizpide solasldietan, eta erabilitako forma ere ezberdina da. Zazpi lanetatik lau saiakera dira eta beste hiruak, ipuinak. Honen helburua euskara bultzatzea izan da.  Informazio-iturria: anboto aldizkaria 

Nola da posible urez betetako poltsa bat zulatzea eta urik ez kanporatzea?

Irudia
Hipotesia : Nire ustez, edozein poltsa zulatzerakoan ura irtengo da ,izan ere, urak poltsan presioa egiten du beraz,  zulatzerakoan poltsa apurtuko da , ur guztia kanporatuz. Zer behar dut ikerketa egiteko? Materialak eta metodoa: Materialak: - Zip-up poltsak (hozkailuan sartzeko poltsak) ,ezinbestekoa da era horretako poltsak erabiltzea. -Arkatzak. -Ura. Metodoa: -Bete poltsa urez (erdiraino, gutxi gorabehera, eta itxi). -Zulatu poltsa arkatz biribil batekin. Arkatzak oso ongi zorroztua egon behar du, eta ahalik eta zuzenen sartu behar da, poltsari ahal bezain zulo txikiena egiteko. -Kontu handiz, egin gauza bera gainerako arkatzekin. -Poltsa ez da apurtzen eta ez da urik ateratzen! Zer gertatu da? Behaketa eta datu-bilketa: Nola da posible? (azalpen zientifikoa): Plastikozko poltsak polimeroz eginda daude: polimeroak, molekula kate malguak dira, eta malgutasun horri esker , plastikozko poltsak elastikotasuna lortzen dute. Poltsa ur

Bartzelonako Euskal Etxeak Euskaraldiarekin bat egin du

Euskaraldiaren ekimena Euskal Herriko mugetatik kanpo ere zabaldu da. Gure hizkuntza beste toki batzuetan ikasten ari direnak ere ahalegin berezia egiten ari dira egun hauetan. Bartzelonako Euskal Etxeak bat egin nahi izan du ekimenarekin, eta bertan ikasten duten ia 100 ikasleekin ariketa bereziak egiteaz gain, egun hauetan tabernako bezeroekin euskara erabiliko dute. Horretaz gain Euskal Herria Sona, euskal musikaren 18. jaialdia egiten ari dira egun hauetan ere. Iturria

Mastodon.eus euskaraz dagoen sare sozial berria.

Irudia
Mastodon sare sozialak bi milioi erabiltzaile baino gehiago ditu mundu osoan, eta Twitter, Facebook eta beste sare sozial batzuen aldean sare deszentralizatua da. Milaka Mastodon daude, bakoitza komunitate batek sortua da eta komunitate horiek lotuta daude".  Interneteko euskal komunitateak Mastodon.eus sare sozialaren euskal instantzia sortu berri du, eta azalpenak Josu Waliño PuntuEUS fundazioko kideak eman ditu. Mastodon.eus  Iturria Bideoa

Ahotsa. eus webgunea, Abbadia saria jasoko du urte honetan

Irudia
Abbadia saria urte honetan ahotsak.eus webguneari emango zaio. epaimahaiak aho batez hala proposatuta. Azaroaren 30ean jasoko dute saria webgunearen arduradunek, 19:00etan, foru jauregian. 2000. urtean ahotsak.eus, proiektua kanporatu zuten, herri hizkerak bildu eta hedatzeko. Proiektuaren jabea Badihardugu Euskara Elkartea da.

Zer gertatuko da edalontzi baten kartulina jarrita buruz behera jarriz gero?

Irudia
Galdera nagusia: Zer gertatuko da edalontzi baten kartulina jarrita buruz behera jarriz gero? Hipotesia : Nire ustez, edalontziko ura eta kartulina behera jausiko dira, izan ere, eskua kentzean presio gutxiago izango du. Materiala : Edalontzi bat. Kartulina bat. Ura. Airea. Prozedura : Edalontzia urez bete Goikaldean kartulina bat jarri. Edalontziari buelta eman. Datuak: https://drive.google.com/open?id=1_1GAF5KwBkmZLjzIDhp-prQM_COGT8cS Ondorioa : Esperimentu honekin zera ondoriozta dezakegu: Edalontziari buelta ematerakoan kartulinarekiko airearen presio atmosferikoa urarena baino handiagoa dela. Informazio-iturria: Enciclopedia juvenil de las ciencias naturales/ La tierra, planeta azul-ll

Korrikak Gares eta Gasteiz lotuko ditu apirilaren 4tik 14ra

     Korrikak Euskal Herri osoa zeharkatuko du, 2019ko apirilaren 4an Garesen (Nafarroan) hasi eta 14an Gasteizen (Araban) bukatuta, “Klika” leloarekin.      Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak Donostiako San Telmo museoan egindako agerraldian esan zuenez, hasierako helburu bikoitzari eusten dio Korrikak: babes ekonomikoa lortzea eta euskararen aldekotasuna sustatzea.      Asier Amondo Korrikaren arduradunak lasterraldiari buruz hitz egin du, eta aurtengo leloa azaldu du: «Klika egitea aukera bat hartzea da, euskararen aukera hartzea». Gainera, konpromisoak hartzeko garaia dela esan du Amondok. informazio iturria:  https://www.eitb.eus/eu/gaztea/korrika/osoa/5973602/21-korrikak-gares-eta-gasteiz-lotuko-ditu-2019ko-apirilaren-4tik-14ra/

Aire beltza

Irudia
Fernandez Paz, Agustin: Aire beltza, Elkar, 2004 . Liburu honen protagonistak Victor eta Laura izeneko neska-mutilak dira. Hauek psikiatriko batean lan egiten dute. Bertara Laura izeneko neskato berri bat joango da. Laurak “gaixotasun” oso berezi bat dauka. Denbora guztian bere izena folio baten idazten du eta psikiatrikoan Victorrekin hasiko da. Victorrek Lauraren inguruan ez zekien ezer eta bere bizitzaren inguruan zerbait esateko esan dio. Laurak kondaira zahar bat kontatuko dio. Laura herri txikitxo batean bizi izan zen eta kondairak zioenez, kondairako gizona itzartuz gero gauza txarrak eta amets gaiztoak izango zenituzke. Eta hala egin zuen,  Laurak gizona itzartu zuen eta horrelako gauzak pasatzen hasi zitzaizkion. Horregatik jendea hiltzen hasi zen. Victor kondaira hori aztertzen hasiko da eta herrian zegoela… Zer egingo dio Laurak Victorri? Nire ustez, liburu hau arina da irakurtzeko, esaldia motzak eta kapitulu motzak dituelako, ezinezkoa da galtzea. Gainera pertson

Suzko bola eskuen artean

Irudia
Ikerketa galdera: Ba al dago, sua eskuan hartzeko modurik err gabe? Hipotesia: Nire ustez, ezin dugu sua eskuekin hartu izan ere, suak, oxigenoa kontsumitu egten du eta eskura gerturatutakoan, hau ere kontsumitu egiten du eta erre egin garela esaten dugu. Materiala: - Eskuak dexinfektatzeko likidoa - Sua - Algodoia Prozedura: Ondorioa: Sua eskuekin hartzea posiblea da, izan ere, eskuak desinfektatzeko likidoak, etanol ehuneko altu bat eta ura du. Etanola, oso sukoia da da beraz, etanola kontsumitzen den bitartean, urak eskua babesten du. Honi, "llama fria" ere esaten zaio. 

Euskararen erabilera bultzatzeko baliabide berriak aurkeztu dituzte

Irudia
Euskararen erabilera bultzatzen jarraitzeko, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak tresna sorta berri bat aurkeztu du Donostian. Elhuyar Hiztegiaren bertsio berria (Interneteko konexio gabe, gailu mugikorretan erabiltzeko aukera eskaintzen duena), bederatzi hiztegi terminologiko, Hiztegibar ‘plug in’-a eta ‘Hizketa ereduak’ argitalpe naren aplikazioa gailu mugikorretarako. Informazioa:  https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/5388428/euskararen-erabilera-bultzatzeko-13-baliabide-aurkeztu-dituzte-donostian/ Argazkia : https://www.naiz.eus/media/asset_publics/resources/000/470/402/news_landscape/dobaran.jpg?1518093572

Elurte Amaiezina

Irudia
Egilea : Agustin Fernandez Paz Izenburua : Elurte amaiezina Elkartea : Elkar Argitaratze Data : 2015 Bost pertsonako koadrilatxo bat txangoan mendira joaten dira neguko egun ilun eta hotz batean. Gaua ostatu batean pasatuko dute baina elurraren eta haizearen ondorioz isolatuta geratuko dira, ezer gabe, hau da, argindarrik gabe, telefonorik gabe… Denbora nola pasatu pentsatzen ari direla, kideetako bati beldurrezko istorioak kontatzea bururatzen zaio eta hori egingo dute; mendi punta batean, ostatu ilun batean, argindarrik gabe, beldurrezko istorioak kontatzen hasiko dira. Bat-batean ostatu horretan zerbait pasatzen ari zela susmatuko dute, baina zer izango ote da? Zer gertatuko da bertan? Irtetea lortuko al dute? Egia esanda, hasiera batean ez zait liburua asko gustatu, eta horregatik asko kostatu zait istorioarekin jarraitzea, baina behin bertan sartuta liburua oso azkar irakurtzen dela esan daiteke. Liburuaren erdialdean istorioa oso interesgarri jartzen da et

Percy Jakcson eta tximista lapurrak

Irudia
Izenburura: Percy Jakcson eta tximistaren lapurra Idazlea: Rick Riordan Argitaletxea: Mezulari       Percy Jakson institutura doan mutil gazte bat da, bere amarekin eta bere amaren gizonarekin bizi da pisu txiki eta zikin batean. Institutuarekin Greziako jainkoen museo bat bisitatzera joango dira. Bertan ohartuko da bere lagunik onena ez dela gizaki bizidun normal bat, ahuntzen hankak dituela eta bere institutuko maisuetako bat zaldi hankak dituela. Gau horretan bere amak aitortuko dio bere aita Poseidon dela, itsaso eta lurrikaren jainkoa. Hori dela eta hainbat etsai ditu eta bere hobe beharrez jainkoen seme-alabak dauden kanpamentu batera eramango du. Baina bidean Hefestok bere ama bahitu egingo du. Izan ere norbaitek Zeusi bere tximista lapurtu dio eta berak lortu nahi du, eta diotenez Percy Jakconek dauka. Ba al dauka Percy Jackonek tximista? Lortuko ote du bere ama erreskatatzea? Liburu hau pila bat gustatu zait. Jainkoetan sinistu ez arren pila bat erakartzen dizkidate

HARRIAN MEZUA

Irudia
Egilea: Alberto Ladron Arana Liburuaren izenburua: Harrian mezua Argitaletxea: Elkar Argitarapen data: 2014, iraila Leire Asiain eta Alberro, inspektoreak dira. Egun batean, gorpu bat agertuko da mendi batean. Elurteak direla eta, egun batzuk igaroko dira abeltzain batek aurkitu arte. Beraz, gorpua usteltze prozesu batean aurkitzea ondorioztatuko du. Inspektoreak, gorpuarengana gerturatutakoan, harridura aurpegia jarriko dute. Hau, zutarri bati lotuta egongo da, biluzik eta xiringa batekin besoan. Bat-batean, beraiek dauden tokitik ez oso gertu, beste gorpu bat agertuko da. Honek ere, ezaugarri berdinak izango ditu. Zutarri batera lotuta egongo da, biluzik eta xiringa bat izango du besoan. Inspektoreak martxan jartzen dira. Berehala hasten dira, hauen inguruan ikertzen eta beraien teoria, bi biktimak hil dituen pertsona, berdina dela da. Hainbat froga egin ondoren, biktima hauetan, deskarga elektrikoak ematen dituen gailu bat erabili zela frogatzen da. Honek, bikti

Bihotz handiegia

Irudia
KRITIKA Egilea: Eider Rodriguez Izenburua: Bihotz handiegia Argitaletxea: Susa narratiba       Liburu hau 6 ipuinez osatuta dago, denak desberdinak dira baina zerbait dute amankomunean. Istorioetako pertsonaien arteko erlazioen ingurukoa izango da, beraien arteko maitasun eta gorroto hartu eman horiek. Ipuin horiek, egoera desberdinetan gure jokaera nolakoa izan daitekeen erakusten digu.     Lehenengo ipuinean esaterako, Ixabel ama izango da, Madalen alaba nagusia eta Ramon aita eta Ixabelen gizon ohia. Urte batzuk pasa ondoren, Ramon oso gaizki egongo da, izan ere, bere bizitzako azken urtetan egongo da eta. Madalen oso lanpetuta ibiliko da bere gauzekin, horregatik, amari, Ramon zaintzeko eskatuko dio. Ixabeli ez zaio plana gustatuko, ez da bat ere ados egongo, behin eta berriz ukatuko du, baina azkenean, bihotz handiegia duenez, zaintzea erabakiko du, batez ere bere alabagatik. Urte asko pasatuko dira azken aldiz hitz egin zutenetik, ondorioz, erlaziorik

Gezurrezko natura hila

Irudia
Liburuaren izenburua: Gezurrezko natura hila Liburuaren idazlea: Marinella Terzi Argitaletxea: Ibaizabal Argitalpen-urtea: 2013 Ingrid-en 16. urtebetetze egunerako, bere gurasoek oso berezia den egunkari bat oparitu diote. Egunkari hori bere birramonak (Carmen Beltran) 60 urte zituenean idatzi zuen. Carmenen ametsa pintorea izatea zen eta Ramon Vilalta ezagutu zuen (pintore oso famatua). Elkarrekin maitemindu ziren eta ezkontzea erabaki zuten. Momentu horretan Carmen Beltranen bizitza guztiz aldatu zen ,baina, onerako ala txarrerako?. Garai artan, emakumeak,  arteari dagokionez, nahiko zapalduta zeuden, beraz, Ramonekin ezkontzea ideia ona izan zen ala oztopo gehiago agertu zitzaizkion?. Ingrid-ek egunkaria irakurri ahala horren guztiaren erantzunak eta beste hainbat sekretu aurkituko ditu, baina ez da bakarrik egongo Jakobok (bere lagunik onenak) abentura honetan guztian lagunduko dio. Balorazioari dagokionez, liburu hau oso interesgarria iruditu zait, izan ere, istorio hone

BEDERATZI GUTUN T’ERDI OHAR KRITIKOA

Irudia
BEDERATZI GUTUN T’ERDI OHAR KRITIKOA Autorea: Joxemari Iturralde Izenburua: Bederatzi gutun t’erdi Argitaletxea: Auskalo - erein Liburu honetan mutiko bat agertuko da.  Bere izena Risky da. Bera mutil normal bat da, lagunekin eta oso pozik biziko da. Baina bat- batean gaixorik dagoela esango diote medikuek eta pare bat hilabete ohetik irten gabe egon beharko dela esango diote. Zelan izango da hori posible? Bere asmoa, gelako leihotik eta bere inguruetara begiratzea izango da, baina agian apur bat aspergarria irudituko zaio…    Bestalde, bere gustukoen koadernoa hartuko du eta bere gauzak idazten hasiko da: ipuinak eta baita gutunak ere.Gutun bakoitza pertsona ezberdin bati idatziko dio: aitonari, Kikitori…    Nori idatziko dizkie beste gutunak? Agian bere gauzak kontatzeko lekurik aproposena gutunak dira ? edo agian ez, nork daki…  Zer uste duzue gertatuko zaiola bi hilabete horietan? Gaixotasunari aurre egingo dio edo bere etxean geratuko da?   Niri

Nola egingo zenuke arrautza uretan sartzean flotatzen geratzea?

Helburua: Gatza urarekin nahasterakoan arrautza flotatzea lortu behar dut. Hipotesia: Nire ustez, arrautza hondoratu egiten da arrautzak ura baino dentsitate handiagoa duelako, baina gatza botaz gero, arrautzaren dentsitatea txikiagotu egingo da eta flotatzen geratuko da. Materiala eta Prozedura: Materiala: - Azukrea - Baso bete ur - Gatza - Koilara bat Prozedura: 1. Baso bat hartu eta urez bete. 2. Urari 3 koilarakada gatz bota. 3. Gatza urarekin nahastu. 4. Arrautza uretan jarri/bota. Datuak: Datuak Ondorioa: Urari gatza botaz gero, arrautza ez da hondoratuko izan ere, arrautzaren dentsitatea txikiagotuko da, beraz flotatzen geratuko da.

B2 mailara arte euskara ikastea doakoa izatea proposatu du EH Bilduk

Irudia
Euskara ikasi nahi dutenek zentimorik ordaindu gabe egiteko era izan behar dutela defendatu du EH Bilduk, eta lege proposamen bat aurkeztu du, hain justu, helburu hori bideratu ahal izateko. «Egungo legedian jasota dagoen eskubidea gauzatzea nahi dugu, besterik gabe», argudiatu zuen EH Bilduko legebiltzarkide Rebeka Uberak egitasmoaren berri ematean, Eusko Legebiltzarrean. Informazio-iturria: www.berria.eus

Zer gertatzen da ura daukan lazto bati zulo bat tapatzen badiogu?