Bihotz handiegia

KRITIKA

bihotz handiegia liburua bilaketarekin bat datozen irudiak





Egilea: Eider Rodriguez
Izenburua: Bihotz handiegia
Argitaletxea: Susa narratiba


  

  Liburu hau 6 ipuinez osatuta dago, denak desberdinak dira baina zerbait dute amankomunean. Istorioetako pertsonaien arteko erlazioen ingurukoa izango da, beraien arteko maitasun eta gorroto hartu eman horiek. Ipuin horiek, egoera desberdinetan gure jokaera nolakoa izan daitekeen erakusten digu.

   Lehenengo ipuinean esaterako, Ixabel ama izango da, Madalen alaba nagusia eta Ramon aita eta Ixabelen gizon ohia. Urte batzuk pasa ondoren, Ramon oso gaizki egongo da, izan ere, bere bizitzako azken urtetan egongo da eta. Madalen oso lanpetuta ibiliko da bere gauzekin, horregatik, amari, Ramon zaintzeko eskatuko dio. Ixabeli ez zaio plana gustatuko, ez da bat ere ados egongo, behin eta berriz ukatuko du, baina azkenean, bihotz handiegia duenez, zaintzea erabakiko du, batez ere bere alabagatik. Urte asko pasatuko dira azken aldiz hitz egin zutenetik, ondorioz, erlaziorik ez dute izan, baina orain, gauzak aldatu egingo dira.

  Nola konponduko dira? Zer nolako erlazioa izango dute? Errespetuzko harreman bat izango da? Galdutako denbora berreskuratuko dute?

  Nire ustez, liburu hau oso interesgarria da, jendearen jokaera eta interesak erlazionatzen dituelako eta oso ondo ikus daiteke eguneroko egoera batean plasmatuta.  Gainera, istorioak bizitza errealean oinarrituta daudenez, errazago ulertzen dira. Asko gustatu zait eta oso originalak iruditzen zaizkit. Animatu irakurtzera, egoera desberdinetan daukagun jokaera egoki edo desegokien inguruan hausnartzera bultzatuko zaitu.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

BISERA GORRIA

Ezekiel, ohar kritikoa.