Gizajo baten egunkaria (etxean itxita)
Izenburua: Gizajo baten egunkaria 6 (Etxean itxita)
Idazlea: Jeff Kinney
Argitaletxea: Molino
Greg, 16 urteko gazte bat izango da; bera zorte txarreko gizajoa izango da.
Oraingo honetan Gabonetako oporrak hartzerakoan egongo dira, eta bere familiarekin
pasatuko ditu. Liburuaren hasieran Gabonetako festak ez zaizkiola bat ere gustatzen azalduko du
baina horrelakoak esatea normalena dela pentsatzen du. Gregen bizitza ikastolan
ere ez da bat ere erraza izango, bere gelakide bat harroputz bat da eta Gregeri bai Rowleyri
bizitza oso zaila egingo die. Bi egun falta dira klaseak bukatzeko eta Gregek arazo larri bat
izan du ikastolako paretak zikindu dituelako eta irakasle batek poliziari deitu eta Greg horretaz
enteratzean galdararen gelan sartuko da, poliziak ez eramateko, baina...
Zer gertatuko da Gregekin? poliziak harrapatuko du?
Niri liburu hau asko gustatu zait, gizajo honen bizitza oso barregarria delako.
Bestalde, oso bizkor irakurtzen den liburu bat da, oso entretenigarria delako eta gertakizunak azkar
kontatzen dituelako.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina