Gezurrezko natura hila
Liburuaren izenburua: Gezurrezko natura hila
Liburuaren idazlea: Marinella Terzi
Argitaletxea: Ibaizabal
Argitalpen-urtea: 2013
Ingrid-en 16. urtebetetze egunerako, bere gurasoek oso berezia den egunkari bat oparitu diote. Egunkari hori bere birramonak (Carmen Beltran) 60 urte zituenean idatzi zuen.
Carmenen ametsa pintorea izatea zen eta Ramon Vilalta ezagutu zuen (pintore oso famatua). Elkarrekin maitemindu ziren eta ezkontzea erabaki zuten. Momentu horretan Carmen Beltranen bizitza guztiz aldatu zen ,baina, onerako ala txarrerako?. Garai artan, emakumeak, arteari dagokionez, nahiko zapalduta zeuden, beraz, Ramonekin ezkontzea ideia ona izan zen ala oztopo gehiago agertu zitzaizkion?.
Ingrid-ek egunkaria irakurri ahala horren guztiaren erantzunak eta beste hainbat sekretu aurkituko ditu, baina ez da bakarrik egongo Jakobok (bere lagunik onenak) abentura honetan guztian lagunduko dio.
Balorazioari dagokionez, liburu hau oso interesgarria iruditu zait, izan ere, istorio honetan historian zehar arteari dagokionez emakumeak izan dituzten oztopoak edo arazoak aipatzen dira eta hori oso garrantzitsua iruditzen zait . Ulermenari dagokionez, irakurtzeko oso erreza da eta istorioa oso ondo kontatuta dago, beraz, liburu hau irakurtzea asko gomendatzen dut.
Bertha Fernandez 2018/10/3
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina