HARRIAN MEZUA

Egilea: Alberto Ladron Arana

Liburuaren izenburua: Harrian mezua
Argitaletxea: Elkar
Argitarapen data: 2014, iraila




Leire Asiain eta Alberro, inspektoreak dira. Egun batean, gorpu bat agertuko da mendi batean. Elurteak direla eta, egun batzuk igaroko dira abeltzain batek aurkitu arte. Beraz, gorpua usteltze prozesu batean aurkitzea ondorioztatuko du. Inspektoreak, gorpuarengana gerturatutakoan, harridura aurpegia jarriko dute. Hau, zutarri bati lotuta egongo da, biluzik eta xiringa batekin besoan.

Bat-batean, beraiek dauden tokitik ez oso gertu, beste gorpu bat agertuko da. Honek ere, ezaugarri berdinak izango ditu. Zutarri batera lotuta egongo da, biluzik eta xiringa bat izango du besoan. Inspektoreak martxan jartzen dira. Berehala hasten dira, hauen inguruan ikertzen eta beraien teoria, bi biktimak hil dituen pertsona, berdina dela da.

Hainbat froga egin ondoren, biktima hauetan, deskarga elektrikoak ematen dituen gailu bat erabili zela frogatzen da. Honek, biktimak torturatuak izan zirela frogatzen du. Baina zertarako? Nor izango da hiltzailea? Zer egingo ote zuten biktimek, hiltzaileak horren modu zakar batean hiltzeko? Irakurri eta zalantza guztiak argituko dituzu.

Nik uste dut, euskaraz irakurri dudan misteriozko libururik onena dela. Hainbat gai jorratzen ditu. ETA, familia, hiltzaileak… Beti izaten zaitu gehiago jakiteko gogo horrekin eta hori baita liburu hau horren bereizgarri egiten duena. Benetan irakurtzea gomendatzen dut. Agian, hasieran ulertzea kostatzen da, hizkuntza eta hiztegi konplexua erabiltzen baitu,  baina berehala hartzen zaio gakoa.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

BISERA GORRIA

Ezekiel, ohar kritikoa.