BEDERATZI GUTUN T’ERDI OHAR KRITIKOA

BEDERATZI GUTUN T’ERDI OHAR KRITIKOA
Autorea: Joxemari Iturralde

Izenburua: Bederatzi gutun t’erdi
Bederatzi gutun t'erdiArgitaletxea: Auskalo - erein


Liburu honetan mutiko bat agertuko da.  Bere izena Risky da. Bera mutil normal bat da, lagunekin eta oso pozik biziko da. Baina bat- batean gaixorik dagoela esango diote medikuek eta pare bat hilabete ohetik irten gabe egon beharko dela esango diote. Zelan izango da hori posible? Bere asmoa, gelako leihotik eta bere inguruetara begiratzea izango da, baina agian apur bat aspergarria irudituko zaio… 

  Bestalde, bere gustukoen koadernoa hartuko du eta bere gauzak idazten hasiko da: ipuinak eta baita gutunak ere.Gutun bakoitza pertsona ezberdin bati idatziko dio: aitonari, Kikitori… 

  Nori idatziko dizkie beste gutunak? Agian bere gauzak kontatzeko lekurik aproposena gutunak dira ? edo agian ez, nork daki… 
Zer uste duzue gertatuko zaiola bi hilabete horietan? Gaixotasunari aurre egingo dio edo bere etxean geratuko da?

  Niri pertsonalki, liburu hau nahiko entretenigarria iruditu zait. Beste liburu mota bat dela uste dut non  istorio berdinean beste hainbat sartzen dituen. Eta hori nire ustez ez da liburu guztietan ikusten eta irakurtzen.  Hala ere, irakurtzerako orduan apur bat zaia izan zen hasieran; baina gero ohitu egin nintzen. Irakurtzen duzunean beste mundu batean sartzea gustatzen bazaizu, liburu hau gomendatzen dizut! 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

BISERA GORRIA

Ezekiel, ohar kritikoa.