Percy Jakcson eta tximista lapurrak

Izenburura: Percy Jakcson eta tximistaren lapurra
Idazlea: Rick Riordan
Argitaletxea: Mezulari
percy jakcson eta tximista lapurra liburua bilaketarekin bat datozen irudiak

 

    Percy Jakson institutura doan mutil gazte bat da, bere amarekin eta bere amaren gizonarekin bizi da pisu txiki eta zikin batean. Institutuarekin Greziako jainkoen museo bat bisitatzera joango dira. Bertan ohartuko da bere lagunik onena ez dela gizaki bizidun normal bat, ahuntzen hankak dituela eta bere institutuko maisuetako bat zaldi hankak dituela. Gau horretan bere amak aitortuko dio bere aita Poseidon dela, itsaso eta lurrikaren jainkoa. Hori dela eta hainbat etsai ditu eta bere hobe beharrez jainkoen seme-alabak dauden kanpamentu batera eramango du. Baina bidean Hefestok bere ama bahitu egingo du. Izan ere norbaitek Zeusi bere tximista lapurtu dio eta berak lortu nahi du, eta diotenez Percy Jakconek dauka. Ba al dauka Percy Jackonek tximista? Lortuko ote du bere ama erreskatatzea? Liburu hau pila bat gustatu zait. Jainkoetan sinistu ez arren pila bat erakartzen dizkidate Greziako jainkoek.

    Liburu honen pelikula ere ikusi izan dut txikiagoa izan naizenean, eta liburu hau ikustean irakurtzeko gogoa sartu zitzaidan. Beti esaten baita, liburuak pelikulak baino hobeto daudela, eta kasu honetan egia da. Oso erraz irakurtzen den liburu bat da, etengabe gertatzen dira gauzak eta beti daukazu zer gertatuko denaren jakinmina.
 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa