Ez zuten erantzun

Liburuaren izenburua: Ez zuten erantzun
Idazlea: Oier Santos
Argitaletxea: Erein
Argitalpen data: 2012. urtean

ez zuten erantzun bilaketarekin bat datozen irudiakLiburuko protagonistak, koadrilako sei neska mutil dira, Ela, Garazi, Danel, Nikole, Hodei eta Jaitz; unibertsitatera batera joango dira. Gazte horiek Parranda ahalik eta gehien egiteko irrikan daude, alkohola, drogak eta sexua dira bere helburu nagusienak. Hasiera batean, koadrilan bikote bakarra zegoen, Ela eta Danelena, beste lau neska-mutilen arteko harremana lagunen artekoa bakarrik baita. Denborak aurrera egin ahala beraien arteko harremanak poliki-poliki nahasten hasiko dira, adibidez, Garazi eta Hodei. Hauek Gasteizen parranda egin ondoren beraien arteko tentsio sexuala gero eta handiagoa da. Ikasturtea amaitzeko hilabete bakar bat falta denean, Nikole, Jaitz, Ela eta Danel denbora igaro ahala lagunak batera daudela ohartzen dira eta zoritxarrez koadrila pixkanaka apurtzen hasten da, beraien lagunekin egoteko ez dutelako denborarik topatzen.

Koadrilaren arazoak konponduko dituzte?

IRITZIA:

Liburua asko gustatu zait, irakurtzeko erraztasun handia duelako. Liburua hasi nuenean ez nuen istorioa oso ondo ulertu, baina gero eta kapitulu gehiago irakurri liburuari gustua hartzen joan nintzen eta azkenean liburua itzelezkoa iruditu zait. 







Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

BISERA GORRIA

Ezekiel, ohar kritikoa.