Uda betiko balitz

Izenburua: Uda betiko balitz
Idazlea: Xabier Mendiguren Elizegi
Argitaletxea: Elkar
Argitalpena: 2003


uda betiko balitz bilaketarekin bat datozen irudiak
Bere kanpamendu egunak 1976an hasi eta 1980ra bitartean garatzen den nobela hau,
gizajo baten hiru uda desberdinak jorratuko ditu. Idazle honek, mutikoaren
oporrak guztiz azalduko ditu, hau da, momentu bakoitzean protagonistaren
sentimenduak adieraziko ditu, mina, tristura, tragedia... Horrez gain mutikoak
ere bere idatziak egingo ditu, lagunei eta familiari, bere bizipenak adieraziz,
gainera, gutun horietan badago beste gauza deigarri bat, urteak igaro ahala oso
ondo ikusiko da mutikoaren eboluzio linguistikoa.

Niri liburu hau asko gustatu zait, oso desberdina iruditu zailako. Harrigarria
iruditu zait idazleak hiru liburu desberdinetako istorioak liburu bakarrean sartu dituela,
eta hori zoriontzekoa da. Bestalde, asko gustatu zait, gaztearen eboluzioa horren
ondo ikustea, lau urtetan beste pertsona bat zela esango nuke. Azkenik, liburuan
azaldutako istorio desberdinak oso interesgarriak iruditu zaizkidanez, oso erraz
irakurri dut, horregatik, gazteei liburu hau irakurtzea gomendatuko nieke. 

Egun politak izan nahi dituzu liburu hau irakurtzen gazteen bizitzarekin gozatuz?
Animo eta irakurri!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa