Gaur Zortzi

Liburuaren izena: Gaur Zortzi
Liburuaren idazlea: Carmen Gisasola
Argitaletxea: Alberdania
Azala: Junkal Motxailek

Argitalpen-data: 2012


Liburu honetako protagonista nagusia Andoni da, orain dela 20 bat urte espetxeratu zuten gizona. Andoniren espetxeko bizitza lasaia da, aldaketa handi gabekoa. Bere egun gogokoena ostirala da, postaria etortzen delako espetxera, eta bere familiak eta ezagunek idatzitako gutunak ematen dizkiolako. Baina ostiral hau desberdina izango da Andonirentzat, postariak gutun handi eta potolo bat emango dio Andoniri eta zabaltzen duenean konturatuko da ez dela gutun normal bat.

Ama batek idatzitako gutun bat izango da, eta bertan Andoniri azalduko dio bere alabak etxetik alde egin duela. Zortzi egun pasa ostean idazten du gutuna amak, eta bertan bere pena eta sentimenduei bihotzeko atea zabalik utziko die behingoan irten daitezen.

Liburu hau benetan polita eta unkigarria iruditu zait, gutunak lehenengo pertsonan daude idatzita, beraz, amak idazten dituen hitzak benetan bihotzean sartzen zaizkizu, eta berak sentitzen duen mina benetan sentitzen duzu. Ez dakit, zer ikusia izango duen ni etorkizunean ama izango naizela pentsatzeak!

Beste alde batetik, uste dut, liburu hau 12 urtetik gorakoentzat dela, batzuetan erabiltzen duen hiztegia ulertzeko zaila delako, baina orokorrean oso liburu gomendagarria iruditzen zait.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

BISERA GORRIA

Bait-partikula

Ezekiel, ohar kritikoa.