Zergatik esaten da emakumeek bakarrik egin ahal dutela aulkiaren erronka edo “chair challenge”?

Ikerketa galdera
Zergatik esaten da emakumeek bakarrik egin ahal dutela aulkiaren erronka edo “chair challenge”


Materiala
  • Aulki bat
  • Pertsona bat

Prozedura

  1. Hormatik hasita, oin bat bestearen atzean jarriz hiru pausu eman
  2. Burua horman kontra jarri eta 90º-ko angelua lortu harte beheratu.
  3. Aulkia gorputzaren kontra jarri eta altxatzen saiatu.

Frogak




Ondorioa


Arrazoi bat dago gehienbat emakumezkoek aulkiarekin altxatzea lortzeko. Gizon eta emakumeen grabitate zentroarekin du erlazioa, gorputz osoaren pisua batzen den puntua. Puntu hau pelbisean kokatuta dago, baina emakumeetan beherago dago kokatuta, eta gizonezkoetan altuago.


Oreka mantentzeko, grabitate zentroa lurra ikutzen dugun zatiaren barruan egon behar da, kasu honetan, oinak. Emakumeok oro har oin txikiagoak ditugunez, hormatik gutxiago hurruntzen gara, eta burua hormaren kontra jarztean grabitate zentroa oinen gainean dagoenez altxatzeko gai gara. Gizonek, aldiz, oin handiagoak dituztenez hormatik gehiago hurrentzen dira eta burua hormaren kontra jartzeko gorpputza aurrerago eraman behar dute, beraien grabitate zentroa oinetatik kanpo uzten, aulkiarekin altxatzea ia ezinezkoa eginez.


Horretaz gain, beste faktore batzuk ere hartzen dute parte, adibide, gizonezkoek sabelalde eta bularrean masa gehiago dutela.


Frogatzeko


Esperimentu hau egiteko beste modu bat gizon bat emakume baten oinen tamainara jartzea izango litzateke, hau da, hormatik gertuago. Edo alderantziz, emakume bat gizon baten oinen tamainara.



Mimi A. R. Koehl


Mimi R. KoehlMimi A. R. Koehl 1948ko urriaren 1ean jaiotako itsas biologo, biomekanika eta irakasle amerikarra da.

Duke unibertsitatean ikasi zuen 1970etik 1976ra eta gorputz egiturak eta ingurune fisikoak organismo baten funtzio mekanikoan naturan nola eragiten duen aztertu du.

Hainbat sari lortu ditu, horien artean, Amerikako biomekanika elkartearen Borelli saria.



Gehiago jakiteko
https://verne.elpais.com/verne/2019/12/06/articulo/1575625074_370242.html

http://ib.berkeley.edu/labs/koehl/aboutmimi.html



Licencia de Creative Commons

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa