Gezurren basoa

Gezurren basoa bilaketarekin bat datozen irudiak

Izenburua: Gezurren basoa 
Idazlea: Alberto Ladron Arana
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen data: 2016


Etxe batek su hartuko du, eta horrek suziri baten metxak bezala, polboraz beteriko bide arriskutsu bati emango dio hasiera. Etxe horretan 3 kideko familia bat biziko da. 19 urteko ama gazte bat, bere mutil-laguna eta beraien semea. Gurasoak kanpoan egongo dira sua hasterakoan eta suhiltzaileekin batera iristerakoan horrenbeste maite duten umetxoa desagertu dela konturatuko dira. Horren ondorioz, berehalako ikerketa bati emango die hasiera inspektore talde batek. Ikerketa horren bitartez, familiaren trapu izkutuak aurkituko dituzte; ama gaztearen aita agertuko da beraien bizitzan, drogen salerosketak, mafiak, sinesmen bitxiak, orgia ezkutuak….
Leire Asiain inspektoreak bahiketa baten kasutik, psikopata baten nondik norakoak aztertzen amaituko du, kasua oso pertsonala bilakatuz.


Liburu hau misterioa eta alde izkutuenak aztertzea gogoko dituenei gomendatuko nieke. Benetan oso ondo adierazita dagoela iruditu zait, hiztegiaz gain, dena oso zehatz, eta, beti misterio hori gordez kontatzen duela iruditzen zait. Norberaren alde ilunak argitaratzearen arriskuak eta istorioan horrenbeste sakontzeak dakarren arriskuak ere adierazten ditu. Baina orduan, zer gertatu zitzaion ume horri? Zer eskutatzen zuen bere familiak? Nola iritsi zen kasu hau, hain urrutira?

Mairu Uriarte Merino
2020-01-27

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa