Uraren zikloa berregiteko gai izango gara?

Galdera nagusia: Uraren zikloa berregiteko gai izango gara? Nolakoa prozedura darama?

Hipotesia:
Uraren zikloa prozesu naturala izanik, guk ezingo dugula berregin deriotzot.

Materiala:
  • Plastikozko poltsa transparentea
  • Errotulki permanente bat
  • Ura
  • Eguzkia edo berogailua
Prozedura: 
  • Plastikozko poltsan errotulkiarekin prozesua irudikatu
  • Plastikozko poltsaren beheko aldea urez bete
  • Poltsa egukiak jotzen duen nonbaiten, edo berogailu gainean kokatu 

Datu-bilketa, zer gertatu da?:

Hasieran, ura beheko aldean mantentzen da.
Tenperatura igotzean, ura lurruntzen hasten da.


Lurrundutako ura zerura heltzen da, eta bertan hoztu egiten da, kondentsatuz.



Kondentsatutako ura, likidotutakoan, prezipitazio gisa erortzen da. 

Ondorioa:

Irudietan ikus dezakegun moduan, uraren zikloa berregiteko gai izan gara. Hau, berogailuak Eguzkiaren lana burutzen duelako da. Hau da, berogailuak ematen duen beroari esker poltsaren behealdean dagoen ura lurruntzen da. Lurruntzerakoan, molekulek libreki mugitzeko joera dutenez, ur molekula hauek goranzko bidea hartzen dute. Gora iristean, bertako tenperatura hotzagoen ondorioz, lurrunduta zeuden ur molekula horiek, kondentsatu egiten dira (irudian ikus daitekeen moduan, plastikoari itsatsita geratzen dira) lainoak sortuz. Kondentsatuta geratutako tanta horiek, elkartzen hasiko dira, pisua hartuz, eta prezipitazio gisa beherantz eroriz.

Prozesu hau naturan behin da berriz errepikatzen da, Lurrak ur kantitate konkretu bat baitauka, eta, hori dela eta, “uraren naturan zeharreko zirkulazioa" deritzon fenomeno bat garatzen da.

uraren zikloa faseak bilaketarekin bat datozen irudiak

Baina zer gertatzen ari da ur kantitate horrekin?
Klima aldaketa dela eta, lekuaren arabera mota bateko aldaketa bat edo beste bat izan dezake ur honek. Herrialde beroenetan, klima aldaketa honen erruz eguraldia lehorragoa bilakatzen ari da, hori dela eta, bertako ur kantitate hori lurrundu egiten da, baina gero ez da prezipitazio gisa erortzen, goialdeko tenperatura ere oso altua baita, ur lurrun hori hozteko. Bestalde, glaziarrak beraren eraginez, urtzen ari direla ikus ditzakegu, horregatik, ur kantitatea handitu egingo da gune batzuetan. Beraz, ondoriozta ditzakegu, Lurrak zuen ur kantitate konkretu horrek gora-beherak jasango dituela azken urteotan.

Gehiago jakiteko informazioa:
Uraren zikloa irudikatuta: https://www.youtube.com/watch?v=_AsN4k3UKMc
Uraren zikloa azalpena: https://eu.wikipedia.org/wiki/Uraren_zikloa
Meteorologiarekin zerikusia: https://zientzia.eus/artikuluak/zer-eguraldi-egingo-du-bihar/

Lizentzia:



Zientzialaria:
Marisol Osman, 1987ko maiatzaren 21ean jaio zen. Argentinako herri txiki batean hazi zen, non nekazaritza zen jarduera ekonomiko nagusiena. Bere familia beti arduratzen zen noiz eta zenbat euri egingo zuen jakitzeaz, nola txingor-ekaitz batek laboreak kaltetu zitzakeen edo aldi hotz batek abereak bazkatzeko aukera zapuztu zezakeen. Bizitako haurtzaroaren ondorioz, betidanik egon da meteorologiaz txundituta.

Matematikako klaseetan arrakasta handia izan ondoren lehen eta bigarren hezkuntzan, Marisolek atmosferaren zientziak ikastea erabaki zuen Buenos Airesko Unibertsitatean. Graduak, matematika eta fisikarekiko zuen maitasuna uztartu eta bere gaztaroko interesak bideratzeko aukera eman zion. Bere titulua behar bezala osatu ondoren, bere ikasketekin jarraitu zuen eta berriki Zientzia Atmosferiko eta Ozeanikoetan doktoretza lortu zuen.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

BISERA GORRIA

Ezekiel, ohar kritikoa.

Bait-partikula