Laranja bat zaborretan



Izenburua: Laranja Bat Zaborretan
Idazlea: Patxi Zubizarreta
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen data: 2015



          Karabino, Zaborraren Hirian esaten dioten Mokattam auzunean bizi den mutila da. Doaia, bere arreba da eta ez dago osasunez ondo, gaixorik dago. Baina familia honek ez dauka mediku bat ekartzeko aukerarik. Doaia ondo jarriko al da? Mutila, kristau koptoa da, herrikoak musulmanak izan arren. Bera, oso mutil ameslaria da, gainera herriko zaborra biltzen du. Badago beste protagonista bat, Nagib izenekoa, eta hura itsua da. Nahiz eta Al-Qarabara negropolian bizi den; hau musulmana da. Karabino bezain ameslaria, hain zuzen ipuin kontalari aparta. Karabino konturatzen da, bere istorioek zurtu egiten dutela, berak kontatzen dituen istorioak entzuten asko disfrutatzen baitu. Horregatik, hiriko zeinbat leku garbi eta txukunetan esperientzia apartak eta jende berria ezagutuko dituzte. Bertako, neskatila bat ikusiko du, laranja bat zaborretara botatzen, eta bera txiroa denez, ez du inoiz probatu, bere nahietako bat hura jatea da. Eta neskatilarengana gerturatzen da. Neskatilak ez dio beso zabalik hartzen, Karabino kristaua baita. Zer gertauko ote da?


          Nik liburu hau gustuko dut, istoria berezia iruditu zait, bizitzan gertatzen diren gauzak nola islatzen dituen moduagatik. Gaur egun dauden gaiak azaltzen dira. Kutsadura, erlijio desberdinak, pertsonen arteko aniztasuna… Egia da, batzuetan kostatu egiten dela ulertzea batez ere hasieran, baina liburuan zehar badaude ilustrazio batzuk lagundu egiten dutela. Eta hori oso egokia iruditzen zait.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

BISERA GORRIA

Bait-partikula

Ezekiel, ohar kritikoa.