Zer gertatzen da, papera bat sartuta dagoen btila bat urez betetako ontzi batean sartzen badugu? Papera busti egingo da?

Ikerketako galdera: Zer gertatzen da, papera bat sartuta dagoen btila bat urez betetako ontzi batean sartzen badugu? Papera busti egingo da?

Hipotesia: Nire ustez, papera duen ontzia urez betetako ontzian sartzen badugu, barruan duen papera busti egingo da.

Materiala:
  • Urez betetako ontzi bat
  • Papera bat
  • baso txiki bat

Urratsak:
  1. Papera, baso txikian sartzeko, ahalik eta gehien tolestu behar dugu.
  2. Papera tolestuta, baso txikian sartu behar dugu.
  3. Basoari bira eman eta urez betetako ontzian segundu batzuk utxi behar dugu.

Ondorioa:
Papera duen baso txikia, buelta emanda, urez betetako ontzian sartzerakoan, barruko papera ez da busten. Hau, baso txikiaren barruan airea dagoelako gertatzen da. hau da, basoa uretan sartzerakoan, barruan duen aireak urari prezioa eragingo dio eta horrek urari baso barruan sartzea, ez dio utziko. Presioa eragiten duen aire hori, gas egoeran dagoen materia da, beraz, dituen molekulak beraiengandik urrin egongo dira eta oso abiadura handian mugituko dira. Abiadura horrek, hain zuzen ere, bariatzen du, aireak eragingo duen presioa. Hau da, gero eta abiadura handiagon mugitu, gero eta presio gehiago eragingo du aireak, izan ere, basoaren hormetan gehiago eta arinago kolpatuko dute. Gero eta abiadura gutxiagoan berriz, alderantziz.


Horrez gain, papera duen basoa sakonera handiagoan sartuko baginu, momentu bat helduko da, urak basoan dagoen aireak baino presio gehiago eragingo duela eta horren ondorioz, papera bustiko dela. Beraz, guzti honegatik, esan dezakegu, edozein gauza baso batean sartzen badugu eta baso hori urez betetako ontzi batean sartzean, barruko objektua inoiz ez dela bustiko, basoaren barruan dagoen aireak eragiten duen presioari esker. Hori bai, objektua duen basoa sakonera handi batean sartzen badugu, momentu batean urak aireak baino presio handiagoa eragingo du eta objektua busti egingo da.


Informazio iturriak:


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa