NIKOLAS TXIKI



NIKOLAS TXIKI




Liburu honen egilea: Goscinny Sempé
Marrazkiak: Goscinny Sempé
Itzultzailea: Imanol Tapia
Argitaletxea: Elkar
Argitaratzea: 1983

Liburu honek ez du istorio finko bat, izan ere kapitulo bakoitza egun bat da, egunkari bat bezala. IV. kapitulua Futbola deitzen da, kapitulu honetan Nikolas eta bere lagunak futbol partidu bat jokatzeko gelditu dira orubera baten. Hara heltzean arbitroa nor den aukeratzen hasten dira. Azkenean Agnen izango dela aukeratzen dute, izan ere, betaurrekoak ditu eta honela abantaila edukiko duela esan dute. Txilibitorik ez zeukan eta Rufuseri eskatuko dio, baina honek ez ziola utziko esan zion txilibitu hori bere familiako oroigarri bat delako. Orduan Agnek zerbait ikusten duenean txilibitua jotzeko esango dio Rufuseri eta honela lortu zuten arbitro bat izatea. Ondorioz, Agnea eta Rufus kanoan zeudelako hamazazpi ziren eta bat soberan gelditu behar zela esan zuten,.Kanpoan geratuko zena Maixent izango zen. Bera lehenengo zatian bandera batekin arituko zen baloia kanpora jausten zenerako. Orduan Maixen konturatu zen ez zeukatela banderarik postu horretan jolastu ahal izateko, guztien artean musu zapi bat erabiliko zutela aukeratu zuten. Derrepentean guztiek kapitaina izan nahi zutela esan zuten eta berriro ere liskar bat sortu zen. Lortuko al dute futbol partidua jokatzea?






Nire ustez liburua oso dibertigarria izan da; istorio finko bat ez duten liburu hauek dibertigarrienak dira, gainera liburu honetan ez dute pertsonairik alde batean uzten, honekin esan nahi dudana da, autoreak pertsonaia guztiei garrantzia ematen diela.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa